Bermeoko institutu parean errepideko segurtasuna areagotzea eskatu dute
Institutu parean abiadura murrizteko bandak jartzea eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari.
Era berean, Bermeoko institutuaren sarreraren eta zebra-bidearen artean dagoen espaloian segurtasun hesiak jartzeko eskatu dio Udalak Aldundiari.
Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak agiri batean azaldu duenez, oinezkoen segurtasuna hobetzea eskatu zion Udalak Aldundiari, baina foru erakundeak eskakizuna atzera bota zuen.
Bide-seinale batek 30 kilometro orduko abiadura gainditzea debekatzen du tarte horretan, Ibarrolazak gogorarazi duenez, baina gidariek ez dute errespetatzen. Horregatik, neurri gehiago hartzea beharrezkoa dela uste du.