Porrotx eta Irrien Lagunak, sutean kaltetutakoen alde lanean
Bermeoko suteak kalte latzak utzi ditu herrian. Asko dira ezbeharraren ondorioz etxebizitzak galdu dituzten bermeotarrak, eta horiei babesa eta laguntza eskaintzeko asmoz, sutean kaltetuen aldeko ekitaldia egingo dute ostegun honetan, hilak 16, Porrotx eta Irrien lagunek, Bermeoko Kafe Antzokian, arratsaldeko 18:30ean. 🙂

Porrotx eta Irrien Lagunak Bermeon. Argazkia: Bermeoko Udala
Bermeotar txikienen eta horien gurasoei, noski, irria eta umorea sustatzea izango dute helburu gure pailazo ezagunek. Bermeotarrak Porrotx eta Irrien Lagunen kanta eta dantza ikuskizunarekin gozatzeaz gainera, suteak kaltetutakoei laguntzeko aukera paregabea izango da hau!
Euskal Herriko pailazo ezagunek, apirilaren 11ko sutea gertatu eta gero, euren laguntza eskaini zuten eta, horregatik, datorren ostegunean txiki eta nagusiek Porrotx, Marikalanbre, Largabista, Martinbertso, eta beste pertsonaiekin ondo pasatzeko aukera izango dute ekitaldi solidario honetan. Sarrerak bost euroko kostea izango dute, eta dagoeneko salgai daude.
Porrotx eta Irrien lagunek bermeotarrak maite dituztenez, euren “Maite Zaitut” kanta ezagunarekin uzten zaituztegu.