Bermeoko San Juan jaiak 2012: egitarau zabala suaren inguruan
Asteburuan ospatuko dira Bermeoko San Juan jaiak. Hitzordua ekainaren 23an eta 24an da, eta urteroko legez, giro paregabea ez da faltako gurean. Sorginak, musika, kantak eta dantzak izango dira San Juan jaietako protagonistak, eta egitaraua betea datorkigu aurtengoan.

Sorgiñak udaletxeko balkoian. Iturria: Bermeoko Udala
EKAINAK 23, LARUNBATA: Sanjuan bezpera
19:30: “Bermeotarrak” fanfarrearen kalejirarekin
20:30: Herriko taldeen kalejira alde zaharretik
21:00: Musikak Sabino Arana enparantza alaituko du
22:30: Irrintzilariak, Bermeoko Abesbatzak, Erroxape Abesbatzak, Kankinkabara Txistu taldeak, Euskeraz Berbetan taldeak, Alkartasuna Dantza Taldeak eta nahi duten guztiek San Juan kantak abestuko dituzte (jarraian dituzue San Juan kanten letrak).
San Juan kantak abestu ondoren, umeen sorgin dantza eta sua egongo dira eta musikarekin festak aurrera jarraituko du.
-Arane Gibelortzaga auzoan ere San Juan jaiak ospatuko dira
- 9:00etatik 11:30etara 2. Marmitako txapelketarako izen-ematea hasiko da
- 11:30ean sokatira erakustaldia egongo da
- 14:30etatik aurrera marmitako txapelketako kazolak aurkeztu behar izango dira
EKAINAK 24, IGANDEA. Sanjuan eguna
Goizean zehar: mezak ospatuko dira Gaztelugatxeko Donienen , San Juaneko batzordeak antolatuta
-Arane Gibelortzaga auzoan
Egun guztian zehar: auzoko txosnan musikak giroa alaituko du
Iluntzean, TRIKIZUI taldearen kontzertua egongo da
Eguna iritsi bitartean, hemen dituzue Bermeoko San Juan kantak. Tonuan jarri zuen ahotsak!
SANJUAN BEZPERA GABIEN
San Juan bezpera gabien abadiek hasarratu ziren,
ez eben besterik egiten alkarri musturrek hausiten.
Gure soloan zaporik ez, ziraunik ez, sugerik pez,
ezer ez, badagoz bere, danak erre beitez.
SAN JUAN ANTEPORTALETAÑA
San Juan anteportaletaña la(r)unbat arratsaldean (barriz) hamalau
atso tronpeta joten motroilo baten ganean (barriz)
Urra, urra, urra San Juanetan, dantzan egingo du ipar haizetan (barriz)
U ju ju ju San Juanera goaz gu. U ju ju ju San Juanetik gatoz gu.
Iazko san juan su-aren irudiekin uzten zaituztegu. SANJUAN ZORIONTSUAK IGARO! 🙂