Ginean desagertutako arrantzalea eta Bermeoko Arrantzaleen Museoa
Ginean desagertutako arrantzalea eta Bermeoko Arrantzaleen Museorako bisita gidatuak eta argazkiak dira aste honetako kontu nagusiak.
Iragan astetan zehar, Boli Kostan ezin etxera bueltatu dagoen Aitor Fernandez del Campo arrantzalea hizpide izan badugu ere, orain, Ginean desagertutako Bermeoko arrantzaleen inguruko albisteak jaso ditugu, hemen. Uzten dugu gehiago jakiteko esteka. Bestela ere Ane Goikoetxea berak ere, berak non irakurri duena ere utzi digu horman bertan.
Bestelako kontuekin abiatuko gara, helduei eta baita Bizkaiko Emakume Taldeei zuzendutako ekimen berri bat ezagutu baitugu, Arrantzalearen Museoan bisita gidatuak eskainiko baitituzte eta horrek lagun asko erakarriko digu Bermeora. Bertan duzu albistearen lotura.
Ikusmenarentzat oparia diren irudiekin goaz orain, Urdaibai Aran Mundakak esaterako horrela dio: ‘beste argazki bat….Oingoan portuen….Nire aitaren moduko baporak, gero ta gitxiago, bera hainbeste urte diez ez dauela, baina ondino ilusinoa emoten dost halako baporak ikustean…’

Bermeo. Argazkia: Urdaibai aran mundaka
Ziortza Neskak ere bere erretratuak utzi ditu gure horman eta horietaz gozatzeko aukera eskaini nahi dizuegu orain.

Bermeo. Argazkia: Ziortza neska
Guk asko eskertzen ditugu, baina Josimar Machado Silvak ere argazkiak ederrak direla aipatu du gurean.
Irudi ederrekin jarraitzeko orain, Patxi Xabier Kareaga Ruizek Ogoñotik ateratakoa ekarri dugu.

Bermeo. Argazkia: Patxi Xabier Usabiaga
Bestalde, eta Madalenetan dotore joateko proposamenekin iritsi da Mikel Monasterio: ‘¡¡ Hau bai da bermioatarraren kamiseta bat!! ¡¡ Label Basko eta dena!!’ bere proposamena ezagutzeko hemen utziko dugu esteka, kamiseta zelakoa den ikusi nahi baduzu hau duzu aukera.
Orlando Imperatorek Sollube mendatetik egindako erretratua utzi digu horman eta guk zuek guztiokin partekatu nahi izan dugu.

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore
Irudi eder hauekin itxi nahi dugu aste honetako laburpena, hori bai, horrelakoak jasotzen jarraitzeko prest gara, bide batez, eskerrak emateko ere aprobetxatuko dugu. Bermeoko orrialdean edota gure herriko blogean topo egiteko aukera duzula gogoratu.