Aitor Fernandez del Campo oraindik Abiyaneko hotel batean
Aitor Fernandez del Campo bere emazte eta semearekin Abiyanen dago, frantsesen basean dauden bakarrak dira. Bermeora iristeko gogoz gaude guztiok.
Aitor Fernandez del Campo, bermeoko arrantzalea Boli Kostara ezkontzera joan zenean, dena ondo zegoen, baina liskarrak eta erasoak hasi zirenean han harrapatu zuten eta atera ezinik dago. Errepasoa kronologikoki egitearren, Itxaso Apraizek iragan astean utzitakori helduko diogu: ‘oraindik Aitor ezin du Boli Kosta utzi bere semearen paper bat falta delako…hau amesgaiztoa…’ Benetan oso gogorra izaten ari dela, eta are gehiago paper faltagatik denean. Bertan duzu aipatutako albistearen esteka.
Eta Itxaso Apraizek gaur bertan zera aipatu du horman bertan: ‘oraindik Aitor Fernandez del Campo bere familiarekin gurean izateko itxaroten…’ Frantziako base batean daude, eta jada, frantziar guztiak beraien etxean dauden bitartean, Aitor eta familia hor jarraitzen dute atera ezinik. Berez, hegaldia, Frantziatik igaro barik, Espainiara zuzenean joango balitz orduan, seguru, etxean egongo zela baina…, hemen uzten dugu gehiago jakiteko lotura.

Korrika 17. Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore.
Dena albiste gogorrak ez direlako, Korrika 17 herritik igaro dela eta, Orlando Imperatorek utzitako argazkia ikusteko aprobetxatuko dugu. Esker mila horman utzitako guztiengatik, benetan eskertzekoa da zuk egindako lan guztia.

Bermeo. Argazkia: Mila Egiguren
Bestelako argazkiak ere jaso ditugu gurena, esate baterako, Beñat Mendietak oparitutakoa: ‘Bermeon atera zuen Mila Egigurenek argazki eder hau. Paisaia oso polita da, eguzkipean, gainera. Horrelako gehiago, hementxe. Eskerrik asko baita zuri ere Beñat.
Orain Izaro Talatik ikusita Orlando Imperatoreren argazkian.

Izaro Talatik. Argazkia: Orlando Imperatore
Azken irudia, Urdaibai Aran Mundakak utzitakoa da: ‘Bermeo, orain dala denboratsue, Bakio bidean nioala….’ Eskerrik asko benetan, asko zarete hormari kolorea jartzen diozuenak eta bide batez, baita gure herriko blogari ere.

Bermeo. Argazkia: Urdabai Aran Mundaka
Bukatzeko, Filipinetatik bidalitakoa gorde dugu. Lawrence Bermeok horrela idatzi zuen Bermeoko horman: ‘hi im, lawrence bermeo from philippines .. ;’Urrutitik ere badatoz mezuak gurera.
Datorren astera arte agurtuko gara, eta opor zoriontsuak izatea opa dizuegu. Bermeoko orrialdeko horman edota blogean topo egingo dugu. Eskerrik asko guztiagatik.