Ostirala da, eta ostiralero bezala, film berriak iritsi dira gure zinema-aretoetara! Hauek, hain zuzen ere:

Anvil. El sueño de una banda de rock
Pelikula honetan Steve ‘Lips’ Kudlow eta Robb Reinerren gainditze istorioa kontatzen dute.
14 urte zituztenetik lagun oso onak izan dira, eta Anvil sortu zuten.
Talde horrek “Metal on Metal” argitaratu zuten, heavyk emandako diskorik garrantzitsuenetako bat; horri esker, Kanadiako metalero erdijainko bilakatu ziren.
Hasieran lortutako ospea desagertu zen, apurka-apurka.
Sacha Gervasi kameraren atzean jarri da, metal musika egiten duen talde horri jarraitzeko, bere hamairugarren diskoaren grabazioan zehar, baita Europan zehar egindako biran ere.
Euren ametsari uko egin nahi ez dioten bi lagun onen erretratua da.
En pata de guerra:

Komedia dibertigarri honetan, amalurrak mendekua hartzen du. Dan Sanders higiezinen saltzailea da, eta bere enpresak Oregoneko lurralde basati eta bakar batera bidaliko du etxeak saltzeko.
Bere arazoa ondorengoa dela uste du: Tammy emazte maitea eta semea bertako bizitza lasaira moldatzea, Chicago utzi eta gero. Baina ez daki bere arazoa erabat desberdina dela: izaki bitxi batzuek bere bizitza eredugarria amesgaizto bilakatuko dute, eta Danek aurre egin beharko die.
Entre nosotros

Gitti eta Chris bikote gazte bat dira, eta oporretan daude Sardinian. Gertakari hutsal baten ondorioz (beste bikote batekin duten topaketa) euren erlazioa kolokan jarriko da. Dena den, Hansi eta Sarari ez doakie askoz hobeto; bikote modernoa direla ematen duen arren, gizonen eta emakumeen betiko paperak hartzen dituzte. Chris beste bikotearen jokaera imitatzen hasiko da, eta bere emaztegai apetatsuari mugak erakusten saiatuko da. Hori dela eta, Gittik bere senargaiarengan duen konfiantza kolokan jarriko da. Chris gero eta sendoago dago bere paper berriarekin, baina Gitti gero eta galduago.
La chica del tren:

Jeanne hiriaren kanpoaldean bizi da Louise amarekin. Bi emakumeak ondo konpontzen dira elkarrekin. Louisek umeak zaintzen ditu, eta Jeanne lan bila dabil, baina konfiantza handirik gabe.
Louisek, egun batean, iragaki interesgarri bat irakurriko du Interneten eta patua ate-joka duela pentsatuko du.
Samuel Bleisteinen konpainiak bere alaba kontratatzeko itxaropena du. Bleistein abokatua da, oso famatua, eta gaztetan ezagutu zuen Louisek. Jeanneren eta Bleistenen munduak oso urrun daude elkarrengandik, baina Jeannek landutako gezur sinestezin baten ondorioz elkar aurkituko dute. Filma gezur horren istorioa da: Frantzian azken urteotan albisterik mediatikoen eta politizatuen bihurtuko da.
La vida empieza hoy:

Hirugarren adineko pertsona batzuek sortutako talde bat sexu klaseetara doa sexu bizitza osoa izaten jarraitzeko. Pepek disfuntzio zutikorra du, erretiroak sortutako estresarengatik; Herminiak uste du frigidoa dela, baina bere arazoa beti gizon okerrarekin egon dela da. Juliani emakumeak gustatzen zaizkio, Herminia, batez ere. Ohean oso ondo moldatzen direnez, sexuan oinarritutako erlazio bati ekingo diote. Juanitak Badaki hilko dela, baina bere hildako senarra agurtu ostean, bizitza berregitea erabakiko du. Olgak, irakasleak, adinak sortutako arazo txiki horiei aurre egiten lagunduko die.
La vida privada de Pippa Lee:

Kanpotik ilusita, edonork pentsatuko luke Pippa Leeren bizitza oso ona dela. Bera baino 30 urte zaharragoa den idazle ospetsu baten emaztea da, helduak diren bi seme-alabaren ama, eta oso lagun ona da.
Bere senarrari erretiratuen elkarte batean bizitzeko laguntza ematen dion bitartean, baina, proba erabakigarri bati egin beharko dio aurre.
Egia esan, emakume jator honek iragan oso nahasia izan du: abentura erotiko asko, argaltzeko pilulazalea zen ama bat, eta arerio exótico baten suizidioa. Orain, Pippak bere iraganari egin beharko dio aurre, beti saihestu duen bere buruaren zentzua aurkitzeko.
Scar 3D:

Oviden, Coloradoko herri batean, ezin izan dute ahaztu 16 urte lehenago gertatutako ezbehar ikaragarria. Ernia Bishop ehorzleak nerabeak bahitzen zituen, eta ehorztetxeko sotora eramaten zituen. Han, torturatu egiten zituen, eta ispilu txiki batean erakusten zien bere sadismoa.
Bere biktimetako batek, Joan Burrowsek, ihes egitea lortu zuen, eta bere ihesaldian Bishop hil zuen. Hori dela eta, herriko heroi bilakatu zen.
Herritik joan zen, baina orain, itzuli egin da. Heldu bezain laster, nerabe batzuk desagertzen hasiko dira, arrasto odoltsua utzita. Baliteke Bishop bueltatu izatea bere lana bukatzeko?
Tenías que ser tú:

Urteak igaro eta igaro, eta inork ez dio ezkontzeko eskatu Anna Brady dekoratzaileari. Hala, nahikoa dela erabakiko du. Irlandako tradizio zahar baten berri izango du: emakumeek senargaiei ezkontzeko eskatu ahal diete otsailaren 29an.
Annak bere mutil-lagunari jarraitzea erabakitzen du Bostonetik Dublineraino, baina hegazkinak atzeratu egingo dira, eguraldiak ere ez du laguntzarik emango eta zorte txarra izango du, Irlandako beste aldean, galduta geratuz.
Declani eskatuko dio laguntza. Annak eta Declanek Irlanda zeharkatzen duten bitartean, gauza garrantzitsu batetaz konturatuko dira: maitasunak, batzuetan, espero ez duen tokietara eramaten du pertsona.
Un funeral de muerte:

Komedia dibertigarri eta atsegin honetan zenbait izar komiko eta dramatiko agertzen dira.
Filmean, neba-arreben arteko lehia, familia-sekretuak eta hilobi bat irekitzearekin eta familia-sekretu bat agerian uztearekin mehatxu egiten duen ezezagun bat aurkituko ditugu.
Beldurrezko istorioak, maitasuna eta barreak, aste honetako estreinaldietan http://bit.ly/aozQ3j