Venezuelako ordezkari gorenak Oliver Stonek eginiko gonbidapena onartu du eta arratsalde erdian helduko da Veneziara. Hugo Chavez 17:15ean hasiko den South oh the Border dokumentalaren proiekzioan izango da. Izan ere, Venezuelako presidentea da filmeko protagonista.
Chavez Turkmenistanetik barrena helduko da Italiara, goizean han izan baita bertako presidentearekin hizketan. Italiako hedabideek diotenaren arabera, Hugo Chavez Tesserako aerodromora helduko da eta ondoren, txalupa bat hartuko du itsasoz Veneziako Lido uhartera joateko.
Hugo Chavezen iritsierak aurretiaz sortua zegoen ikusmina areagotu du. Dokumentala egiteko Oliver Stonek zazpi herrialdeetara joan behar izan du beste hainbat presidenterekin elkarrizketatzeko. Chavez da istorioko protagonista bakarra, politika egiteko modu berri baten eta gobernari berrien goreneko adierazle gisa.
Please comment with your real name using good manners.