Tom Cruisen emaztea bere hurrengo filma grabatzen ari da, Don´t be afraid of the dark beldurrezko filma, hain zuzen ere. Atzo ezbehar bat izan zuen filmeko eszenetako bat grabatzen ari zela. Zorionez onik atera da, baina ikara barnean du oraindik. Radaronlinek dioenaren arabera, eszena bat grabatzen ari ziren eta aldez aurreko abisurik gabe autoko bateria lehertu zen. Segituan ke laino handi bat sortu zen eta segundu gutxira sua piztu zen.
Ezbeharrak hunkituta utzi du aktorea eta eguna libre hartu zuen gertaturikoa ahazteko. Bien bitartean, efektu berezietako teknikoek eztanda zerk eragin zuen ikertu zuten. Zorionez, Katie ez zegoen autoaren barruan leherketa gertatu zen unean eta ondorioz, ez zuen zauririk izan.
Katiek beste hainbat eszena grabatu ditu leherketaz geroztik, baina grabaketetako segurtasunaren gainean hausnartzera eraman du aktorea. Istripuaren eszena geroago grabatuko dute, lehen ordu hauetan oso urduri baitago Holmes.
Ez galdu karteldegiko berritasunak!
Please comment with your real name using good manners.