Datorren ostegunean, maiatzaren 14an, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan aurrestreinatuko da Aitzpea Goenagaren Sukalde Kontuak film luzea. Jatorrizko bertsioa euskarazkoa bada ere, gaztelerazko azpidatziak ditu. Proiekzioa iluntzeko 20:00etan hasiko da eta bertaratu nahi dutenen artean zozketatzeko 50 sarrera bikoitz ditugu. Irabazleetako bat izan nahi baduzu, utzi ezazu iruzkin bat Sukalde kontuak filmaren proiekziora joan nahi duzula esanez.
Sarreren zozketa ostegun goizean egingo dugu goizeko 10:00etan eta irabazleen zerrenda argitaratuko dugu blogean bertan. Irabazleek EITBren Bilboko egoitzan jaso ahal izango dituzte sarrerak.
Sukalde Kontuak sutondoan eginiko komedia bat da. Istorio guztia sukalde eskola batean garatzen da. Azken urteko sei ikasle negarrez ari dira tipularen eraginez. Juantxo irakaslea alfer koadrila horretan ganora apur bat jartzen ahaleginduko da. Sei ikasleek nahiago dute porruak erre ikasi baino. Aktoreen zerrendan nabarmentzekoak dira Barbara Goenaga, Oscar Terol, Marivi Bilbao eta Ramon Agirre aktoreek.
FIlma datorren maiatzaren 22ean helduko da zinema-aretoetara.
Sorteamos 50 entradas dobles para la premiere de ”Sukalde Kontuak”:
(cast) http://tinyurl.com/p7zl3m // (eus) http://tinyurl.com/pbpubq
”Sukalde Kontuak” ostegun honetan, maiatzak 14, estreinatuko dugu BIlbon. 100 SARRERA DITUGU ZOZKATZEKO!!! http://tinyurl.com/pbpubq
Sukalde kontuak filmaren proiekziora joan nahi nuke.
Kaixo Igor,
‘Sukalde kontuak’ filmaren aurre-estreinaldirako bi sarrera egokitu zaizkizu. Jasotzeko igaro zaitez gaur, maiatzak 14, 20:00ak baino lehen EITBren Bilboko egoitzatik.