Bat Formulako Brawn GP taldeak lankidetza itun bat sinatu du Terminator Salvation filmarekin. Atzo Montemoloko zirkuituan jokatu zen Kataluniako Sari Nagusian Jenson Buttonen eta Rubens Barrichelloren autoek filmeko argitaratu gabeko irudiak eraman zituzten. Autoan filmeko irudiak eramateaz gain, Brawn GP taldeko bi pilotuek Terminator robota alboan zutela argazkia atera zuten. Terminator eta gainerako pertsonaiak datorren ekainaren 5ean helduko dira Hegoaldeko zinema-aretoetara.
Terminator Salvation sagako azken filma da eta Apokalipsiaren ondorengo garaian kokatuta dago. John Connor da giza erresistentziaren buru Skynet eta honen Terminator ejertzitoaren aurkako borrokan. Marcus Wrighten agerpenak guztia hankaz gora jarriko du. Atzerritar horrek gogoratzen duen azken gauza heriotzaren korridorean egon izana da. Connorrek Marcus iraganetik edota etorkizunetik bidalia izan den erabaki beharko du. Skynet azken erasoa prestatzen ari den bitartean, Connor eta Marcus Skyneten operazio zentrora joango dira. Tokian bertan ohartuko dira giza espeziaren desagertzearen atzean ezkutatzen den sekretuaz.
Ezagutu itzazu zinema albisteak eta kontsultatu zinema-aretoetako programazioa.
Please comment with your real name using good manners.