Categories: berriak

Etxegarate ez; Etzegarate baizik

Elur eta eguraldi kontuak medio, ziur sarri entzun edo irakurri duzuela Etzegarate mendatearen inguruko aipamenen bat, azken egunotan. Gaur ere beste behin irakurriko duzue post honetan, baina behar den moduan. Zergatik diogun hori? Hona hemen, erantzuna: Euskaltzaindiako Onomastika batzordeak onartutakoaren arabera, Etzegarate hobetsi behar delako, eta, ez, ordea, Etxegarate. Azkenaldian badirudi gogoko duela Euskaltzaindiak aldaketen kontu hori, bai. Maren izenarekin ere ibili dira gora eta behera, mutil izena dela ondorioztatu duten arte.

 

 

 

 

 

Aurrerantzean, beraz, Etzegarate erabili behar omen dugu. Ohitura aldatzea kostako zaio bati baino gehiagori. Erabakiaren oinarrian, Antonio Berasategi Lardizabal jaunak era ofizialean Etxegarate izena duen mendateari buruz idatzitako txostena dago. Idiazabalgo Udalak eskatuta dokumentua aztertu ostean, Etzegarate aldaera onartu du Euskaltzaindiak.

Txosten horretan ageri diren idatzizko testigantzak eta inguruko euskaldunen ebakerak kontuan izateaz gain, inguruko euskaldunek toponimia hori ahoz nola erabiltzen duten azpimarratu du Akademiak: Etzeaate eta Etzeate.

Antzinako idatzi horretan, era askotan ikusi daiteke idatzita: besteak beste, Ecegarate, Echegarate, Etcegarate, Etsegarate. Izan ere, gaztelaniak ez du euskarazko ‘tz’ fonema irudikatzeko ikurrik, eta horregatik sortu ziren hainbeste aldaera.

Kontuak kontu, arrazoiak soberan omen daude, eta erabakia garbia da: gogoan izan, hortaz, Etzegarate dela izen egokia!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan! Euskal atsotitzekin jolasean

Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…

4 years ago

Euskararen aldeko festa handia eta lipdub erraldoia, Tolosan

Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…

7 years ago

Txillardegiren lan osoa digitalizatuta, denon eskura

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…

7 years ago

Euskal blogari onenaren bila, 12 finalista

Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, ​Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…

7 years ago

Amatxo, bularra lasai eta goxo emateko lekuak baditugu

Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…

7 years ago

Sorgina Txirulina, euskara ikasteko

Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…

7 years ago