Ondarru eta ondarrutarren euskalkia izango ditugu hizpide ondorengo lerroetan, izan ere, Kike Amonarriz euskaltzale eta aurkezleak gaur goizean bidalitako txio batek arreta piztu digu. Eta zergatik? Bada, Ondarruko “Euskal Hiztegi Enciclopediku”-a aurkeztu duelako. “Astelehenari irribarrez ekiteko hona Lekeitioko lagun batek bidalitako “Ondarruko ‘euskal?’ Hiztegi Enciclopediku”, zioen txioak. Aurretik ere landu izan ditugu Ondarroako berbak baina oraingoan zerrenda luzatu dugu.
Paloposti: Kale-argi Faroli: Kale-argi Plazaberduri: Merkatua Paeteko diru: Kutxazain automatikoa Astokaballu: Mandoa Patada boladori: Ostikada hilgarria Puñetazu: Ukabilkada Puntxetu: Ukabilkada bortitza Enanu: Txikia Superenanu: Oso txikia Katxu: Zatia Liadi: Arazoa Mobidi: Arazo larria Marroi: Arazo oso larria Marronazu: Herritik ihes egiteko arrazoi izan daitekeen arazo oso larria Bulli: Borroka Hostipartiue: Borroka latza McHartu: Hostia asko hartzen dituen gizasemea Pilobat jende: Jende asko Mogolloi peña: Ehundaka jende Asako peña: milaka jende Beran buru asesina: Suizidioa Jugoi: Zerbait ona denean Eh Flai: Eh txikito Metelé: Ona! Fogeu: Okerreko saiakera Asako: asko, baina kubora goratua Pelau: inozoa, téntela Felipi: Ahoko zipristina Pilobat asako: Ia infinitoa |
Relaja Pezoi: Lasaitu hadi Bebederu: Animalien azka Burdinezko ure: Menditik datorren ura Almondingingillak: Potroak Pabi: neska ikusgarria Kriston pabi: Neska oso ikusgarria Txorbi: neskalaguna Pintxillu: Ogitarteko dezentea Fuela: Futbola Mantekau: Pole-ko izozkia Txutxekeixak: Litxarreriak Beangañi: Lurrazala Fregau: Arazoa Koneju: katua Palaposte mobile: esku-argia Palaposte frontala: Buruko argia Farreru: Drogazalea Kriston farreru: Drogazale amorratua Txema: Txortan egiteko moduko ama Rayadi: Apertzea Apea: enteratu Garratza: speed-a Gozu: Kokaina Zaldixe: Heroína Jebise: Makarra Punkise: Makarra baino makarragoa Sudurreko asuntu: Droga Matexala: droga Baserritxarra: Kamiñazpiko mugetatik aratago bizi den edonor Kaxeru: Baserritar petoa |
Eta astelehena umorez eta euskaraz amaitzeko, azken ilebeteotan arrakasta itzela izan duen ondarrutar batekin uzten zaituztegu. Imaginatzen ondarrutar bat eta Kike Amonarriz, epaiketa batean lekuko?
Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…
Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…
Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…
Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…
Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…
Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…