Categories: Euskara ikasi

“Joan behar dugu” edo “Joan behar gara”? Kontsultatu testuen Corpusean

Azken aldian asko entzun dugu euskaraz egin den corpusik handiena argitaratu dutela baina… Zer da testuen Corpusa? Zertarako balio du? Eta garrantzitsuena.. Nola erabiltzen da? Esaldi batean, hitz eta egiturak ondo erabiltzen ikasteko balio du Egungo testuen Corpusa-k -k. Baina goazen gertutik ezagutzera! 🙂

Zer da Corpus bat?

Corpusak era askotako testu masak dira. Hitz motak dira, testuetatik erauzi eta euskarri elektronikoan bildutako hitz multzoak, beti bere testuinguruarekin. Corpusak benetazko hizkuntza adibideak biltzen ditu. Duela egun gutxi euskaraz sekula egin den Corpusik handiena jarri dute sarean eskuragarri, eta noski, euskaldunak garen aldetik, guk ere froga egin nahi izan dugu!

Adibideekin lantzen…

Zer ote da egokiago? “joan behar dugu” edo “joan behar gara” esatea? Atzera begiratu eta andereñoari komunera joateko baimena eskatzeko orduan ere.. zenbat buruhauste! Zenbat bider galdetu ote diogu geure ondokoari: Nola esaten da? “Komunera joan dezaket” edo“komunera joan al naiteke”? Eta “jarraitu” hitzarekin, esaterako… “Bidea jarraitu” edo “bideari jarraitu”, nola esaten da?

Egitura baten aurrean zalantza izan dezakegu , eta zer den erabiliagoa, egokiagoa edo zuzenagoa jakin dezakegu, zein den eredugarriagoa azken batean. “Bidea jarraitu” esaldiaren aurrean, esaterako, aski izango da “jarraitu” hitza bilatzea corpusean, (edo “bidea jarraitu” eta “bideari jarraitu”). Bilaketa egitean “bidea jarraitu ” esaldia zenbat aldiz erabili den ikusiko dugu, non erabiltzen den, nork erabiltzen duen… Eta hortik aurrera, erabaki bat hartu.

Buruan darabilzkigun zalantza txiki baina aldi berean potolo horiei aurre egiteko balio du euskararen corpusak. Beraz, aurrerantzean Google bezalako bilatzaile handiak alde batera utzi eta edozein zalantza dugula, Interneten eskuragarri dugu Corpusa, ondo erabiliz gero, aski tresna baliagarria baita informazioa biltzeko eta egoki idazteko. MAITE EZAZU ZURE HIZKUNTZA!:-)

Alicia San Juan

Share
Published by
Alicia San Juan

Recent Posts

Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan! Euskal atsotitzekin jolasean

Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…

4 years ago

Euskararen aldeko festa handia eta lipdub erraldoia, Tolosan

Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…

7 years ago

Txillardegiren lan osoa digitalizatuta, denon eskura

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…

7 years ago

Euskal blogari onenaren bila, 12 finalista

Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, ​Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…

7 years ago

Amatxo, bularra lasai eta goxo emateko lekuak baditugu

Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…

7 years ago

Sorgina Txirulina, euskara ikasteko

Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…

7 years ago