Categories: Euskara ikasi

Zein da sekula bota dizuten lorerik politena?

Uda iristearekin batera bihotza dantzan jartzen da. Jaiak han eta hemen, eguraldi ona, eta noski, gauza jakina da gure gorputzeko tenperatura ere kanpokoa bezain altua izaten dela, eta egun hauetan denok hartzen ditugula gustora ondokoak esandako mezu polit eta beroak. Sekula bota al diozu norbaiti piroporik? Batzuk ederrak izaten dira, beste batzuk goxoak, badira originalak direnak ere, eta zenbaitetan piropo gaziak ere entzun izan ditugu; hori bai, piropo guztiak aproposak izaten dira euskaraz ligatzeko. Zein da sekula jaso duzun piroporik onena? 🙂

“Zure izenaren izeonondoa izan nahi dut singularrean pluralean eta mugagabean”

“Munduari buelta emango nioke helmuga zeu izango bazina”

“Udaberria bera baino ederrago zatoz!”

“Haritz zaharren modura sustrai sendoak dituzu nere bihotzean”

“Zure aita lapurra izan beharko da begietan dituzun bi diamanteak osteko”

“Egunsenti guztiak zu bezain ederrak balira, goiz esnatuko nitzateke egunero”

“Udaberriko lehen eguzki izpiak bezala aztoratzen nauzu”

“Irla bakarti batean zure muxuez bakarrik elikatuko nintzateke”

“Atzo baino gehiago maite zaitut baina bihar baino gutxiago”

“Zure bihotzaren taupada, nire bizitzaren musika”

Bartzelonako Euskal Etxean euskara ikasten ari diren ikasleen artean piropo lehiaketa egin zuten eta hauxe izan zen emaitza. GOZATU!

Jarri zure irudimena martxan eta bota piropo bat! 🙂 Guk gaurkoz agur esango dizuegu, baina dotore dotore piro eder bat zuei luzatuz. Ondo izan eta MAITATU EUSKARA!

Ni naiz eguzkia, zu zara izpia ni naiz zelaia, zu zara lorea: zer egingo zuen eguzkiak izpirik gabe?? eta zelaiak lorerik gabe?? eta nik zu gabe??

Alicia San Juan

Share
Published by
Alicia San Juan

Recent Posts

Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan! Euskal atsotitzekin jolasean

Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…

4 years ago

Euskararen aldeko festa handia eta lipdub erraldoia, Tolosan

Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…

7 years ago

Txillardegiren lan osoa digitalizatuta, denon eskura

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…

7 years ago

Euskal blogari onenaren bila, 12 finalista

Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, ​Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…

7 years ago

Amatxo, bularra lasai eta goxo emateko lekuak baditugu

Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…

7 years ago

Sorgina Txirulina, euskara ikasteko

Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…

7 years ago