Bermeo
Menu
  • Harpidetza
  • Harpidetza

Geuk eus kanpaina, Bermeoko Arrain Azokan


By blogs eitb | 10 May, 2016 | Category Albisteak, Udala

    Bermeoko Udalak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ‘Geuk eus’ euskaraz bizitzeko 1.000 arrazoi kanpaina jarri du martxan, eta gaur aurkeztu dute, Kalinpan maskotaren konpainian. Blog honetan kontatuko dizkizuegu xehetasunak.

    Euskararen erabilerari buruzko hausnarketa egin ostean, gaitasun handia egon arren, erabilera ez omen da espero daitekeena herrian. Hori dela eta, ‘Geuk eus’ kanpaina abiarazi dute. Honako helburu hauek bultzatu nahi dituzte: herritarren artean euskararen prestigioa hobetzea, euskaldun izatearen abantailak gizarteratzea, herritarrek galeraren kontzientzia hartzea, jokaera kontzienteak piztea eta, herritar guztiak sentsibilizatzea.

    Euskara Aholku Batzordean kanpaina garatzeko hainbat ideia eta proposamen egin dira eta nork bere arloan lantzeko prest dago.Hala, kanpainarako kanta bat sortzeko proiektua lantzen hasi dira Bermeoko hainbat musika talde. Lore Barrena bertsolari bermeotarrak jarriko dio hitza abestiari.

    Horrez gain, bost bermeotar ezagunen laguntza paregabea izan da kanpainaren prestakuntzan: Arantza Ruiloba kirol-monitorea, besteak beste.

    ‘Geuk eus’ Arrain Azokan

    Proiektua presente egongo da Bermeoko Arrain Azokan ere, maiatzaren 20an, 21ean, eta 22an bere karpa propioa izango baitu, bideo-photocall karpa, hain zuzen ere. Kalinpanek lagunduta, nahi duten pertsonek euskaraz egiteko arrazoiak azaldu ahal izango dituzte bai barruan grabatuko diren bideoetan edo/eta bai kanpoan aterako dituzten argazkietan. Helburua 100 bideo egitea eta 300 argazki ateratzea izango da.

    ‘Geuk eus’ kanpaina hasi besterik ez da egin, epe luzerako martxan jartzen den ekimena baita.

     

    Tags: Bermeoko Arrain azoka 2016, euskara sustatzeko kanpaina Bermeon, Geuk eus ekimena

    Leave a Reply Cancel reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Bermeoko argazkiak


    Bermeo

    Bermeokoko azken berriak


    • Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute
    • Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan
    • Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du
    • Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!
    • Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok
    Bermeo Facebooken

    Lotura interesgarriak


    • Arraun albisteak
    • Bermeoko Udala
    • Bizkaibus
    • Eguraldia
    • Eskulanak
    • Euskotren
    • Herriak eta hiriak
    • Trafikoa
    • Webkamerak

    Bermeoko postak email bidez jaso nahi? Harpidetu zaitez!



     

    Gehien errepikatzen diren gaiak:


    Alakrana alkate amaiur aralar aratusteak argazkiak Aritzatxu arrauna azoka Bermeo Bermeoko alkatea Bermeoko Arrain azoka 2016 bermeoko euskara bermeoko facebookeko orria bermeoko jaiak Bermeoko Kafe Antzokia bermeoko sutea Bermeoko Udala bildu eaj egitaraua erromeidxe euskara hautagai Hauteskundeak hauteskundeak Bermeon hauteskunde emaitzak Idurre Bideguren Igor Zalbidea jaiak kaiku Kontxako Bandera lamera Mikel Oihenart musika Piratak pp pse-ee San Martin sutea udal hauteskundeak udal hauteskundeen emaitzak urdaibai Vaya semanita zozketa

    Zuen iritziak


    • José Luis Luzárraga Ocerin on Harpidetza
    • Aimar on Umieri pipie kentzien laguntzeko Bermeoko erraldoien liburuxka
    • Una pequeña huella en eitb.com | Keep on Moving on Bermeo-Athletic partida solidarioa izango da zapatuan
    • jose mari aurtenetxea on Harpidetza
    • jose mari aurtenetxea on Bermeoren magia iruditan

    Lotura interesgarriak


    • Arraun albisteak
    • Bermeoko Udala
    • Bizkaibus
    • Eguraldia
    • Eskulanak
    • Euskotren
    • Herriak eta hiriak
    • Trafikoa
    • Webkamerak

    Meta


    • Log in
    • Entries feed
    • Comments feed
    • WordPress.org
    • [Un]Subscribe to Posts
    Publicidad

    Recent Posts

    • Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute
    • Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan
    • Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du
    • Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!
    • Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok
    • Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua
    • Bermeoko Arrain Azoka 2017: Kartel lehiaketa
    • Matxitxakoko itsasargira doan bidea konpontzeko eskatu du Bermeok
    • Bermeoko historia panelen bidez kontatzeko ibilbide turistikoa
    • Bermeoko institutu parean errepideko segurtasuna areagotzea eskatu dute

    Tag Cloud

    Alakrana alkate amaiur aralar aratusteak argazkiak Aritzatxu arrauna azoka Bermeo Bermeoko alkatea Bermeoko Arrain azoka 2016 bermeoko euskara bermeoko facebookeko orria bermeoko jaiak Bermeoko Kafe Antzokia bermeoko sutea Bermeoko Udala bildu eaj egitaraua erromeidxe euskara hautagai Hauteskundeak hauteskundeak Bermeon hauteskunde emaitzak Idurre Bideguren Igor Zalbidea jaiak kaiku Kontxako Bandera lamera Mikel Oihenart musika Piratak pp pse-ee San Martin sutea udal hauteskundeak udal hauteskundeen emaitzak urdaibai Vaya semanita zozketa

    Pages

    • Harpidetza

    Categories

    • 1
    • Albisteak
    • Antzerkia
    • argazkiak
    • Bermeoko sutea
    • bermeotarrak
    • Bideoak
    • Dantza
    • eguraldia
    • Etorkinak
    • Gabonak
    • Galerna
    • gaurkotasuna
    • gazteak
    • herria
    • Historia
    • Inauteriak
    • Iritzia
    • jaiak
    • Jaialdia
    • kirolak
    • kultura
    • Loteria
    • Madalenak
    • Merkataritza
    • musika
    • Politika
    • telebista
    • Udala
    • Udaletxea
    • Umeak

    Theme created by PWT. Powered by WordPress.org