Aratusteak 2016 Bermeon: egitaraua

Dakizuen bezala, ostiraletik aurrera, Aratusteak ospatuko ditugu Bermeon, eta gure herria berriz ere kolorez eta mozorroz beteko zaigu! Prest al duzue mozorroa? Desiatzen gaude kalera irten eta primeran pasatzeko. Horretarako, egitarau bete-betea daukagu: mozorro txapelketak, kalejirak, dantzaldiak eta beste sorpresa ugari. Blog honetan kontatuko dizkizuegu:
Otsailaren 5a, barikua:
18:30: Kiki, Koko eta Moko: “Parranda tutiplen” 4 eta 12 urte bitarteko umeentzako dantzaldia (Bermeoko Kafe Antzokian). Mozorrotuta etortzeko gonbitea egin dute! Sarrera: 4 euro
Otsailaren 6a, zapatua
12:30 Lantzeko Inauteriak. Alkartasuna Dantza taldea eta Bermeotarrak Fanfarrea Kultur etxetik irtenda, herriko kaleetan zehar
Otsailaren 7a, domeka
Kabidxen
12:00-12:30 Tostadak aurkeztea
13:30 Sari-banaketea Data: 2016/02/07
14:30 Nagusien Mozorro Bazkaria eta Dantzaldia. Menuak 18 euro balio du. (Kafe Antzokian)
Ondoren: Dantzaldia Trio Marfil taldearekin. Mozorrotuta joaten denari kafea eta tostada eskainiko zaie.
Badakizue beraz, bermeotarrok! Aurten ere ez daukazue aitzakiarik etxean gelditzeko, ikusi duzuen bezala, adin guztietara bideratutako ekintza ezberdinak izango ditugulako! Besterik gabe, ondo pasa Aratusteak!