Txangoa Bermeoko Ertzila dorretxean barrena
Bermeoko ondare historikoaren altxorrak asko diren arren, portu zaharreko goiko aldean tinko ageri den eraikin dotoreari buruz hitz egingo dugu gaur blog honetan. Ertzila dorretxeaz ari gara, gaur egun Bermeon zutik dirauen dorretxe bakarraz, hain zuzen ere. Txangoa egingo dugu, ba al zatozte gurekin?
XV. mendeko garaira abiatu beharko genuke jatorrian sakontzeko. Alonso de Ercilla olerkariaren familia izan zen urte askotan dorretxearen jabea. 1944an Monumentu Historiko eta Artistiko izendatu zuten, eta 1947az gero, Bizkaiko Foru Aldundiarena da. Herria babesteko urtetan egindako lanaren ondorioak ikusi daitezke eraikinaren etxaurrean, bereizgarri militar ugari baititu. Dorretxea zutik mantentzen duten horma sendoak ere horren erakusgarri dira.
1948an, Ertzila dorretxea zaharberritu egin zuten, eta Arrantzalearen museoa zabaldu zuten bertan. Beraz, eraikin historiko eder hau ezagutzeaz gain, arrantzaleen lanbideaz, bizimoduaz eta ohiturez gehiago ikasteko aukera izango dugu. Gainera, kostaldearen eta euskal arrantza-portuen inguruko xehetasunak azaltzen dituzte. Txangoa egingo dugu, ba al zatozte gurekin?