Almikeko auzobidea eta Artikeko bidea itxiko dute saihesbideko lanak direla eta
Azaroaren 12an eta 14an, eguaztenean eta barikuan, Almikeko auzobidea trafikora moztuko da goizeko 8:00etatik eguerdiko 12:00etara, saihesbideko lanen barne, Artikeko biaduktua eraikitzeko, toki horretan garabia ezartzeko.
Era berean, saihesbideko lanak direla eta, eta aipatutako Artikeko biaduktua eraikitzen lanen ondorioz, Artike bidea, zubi parean, Irastorzako lantegitik aurrera trafikora moztu egingo da azaroaren 12ko gau osoan. Azaroaren 13an goizean 8:00etatik eta lanak amaitu arte eta gau osoan, eta azaroaren 14an goizeko 8:00etatik eta lanak amaitu arte ere itxiko da bidea.
Ildo berean, jakinarazi zen moduan, joan den azaroaren 5etik abenduaren 5era arte ezin izango da aparkatu Askatasun Bidean eta Artike Bidea kaleetan, Artikeko biaduktuaren hormigoizko habeak eramango dituzten garraio bereziak pasa ahal izateko.
Bermeoko Udalak herritarrei euren laguntza eskertu nahi izan die. Aldaketarik balego, herritarrei informazioa helaraziko diela adierazi du.