Bermeoko Arrain Azokaren egitaraua eta xehetasun guztiak
Maiatzaren 16, 17 eta 18an egingo da Bermeoko Arrain Azokaren edizio berri bat. Aurtengoa, gainera, berezia izango da, azokak 20 urte beteko baititu. Hori dela eta, nobedade ugari izango ditugu jaiak irauten duen bitartean, besteak beste, sukaldaritza zuzenean, zentzumen tailerrak eta arrain-dastatzea. Bermeoko blog honetan zuek guztiaren berri izatea nahi dugunez, hemen partekatzen dugu 2014ko Bermeoko Arrain Azokaren egitaraua. ONDO PASA!
MAIATZAK 16, OSTIRALA
12:30 Hegaluze Saria Nestor Basterretxea aretoan eta Sukaldaritza tailerraren
aurkezpena.13:00 Arrain Azokari harrera, aurreskua eta hasiera ofiziala Lameran.
18:30 Roberto Ugalderen liburuaren aurkezpena Nestor Basterretxea Aretoan ‘Atuneros Congeladores. Un sector de referencia mundial. Dinámica histórico económica’.
19:30 Mahaingurua Nestor Basterretxea Aretoan: Itsas ondarea berreskuratzea, guztion ardura?
20:00 Alkartasuna Dantza Taldea Lameratik eta ondoren 21:00ak aldera ‘Larrain Dantza Herrikoia’ Portuzarrean.
MAIATZAK 17, LARUNBATA
11:00 Arrain Azoka I. Ikurriña batelen estropada
11:30 Argazki Rallyaren hasiera Gune Didaktikoan Begi Handik antolatuta
12:00 Danborrada Lamera, Gaztelu eta Portuzarretik Bermeotarrak Fanfarrearekin. Hurre-Hurre eta Adiskide txokoek antolatuta
12:00 Kankinkabara Txistu taldea Lameratik eta Portuzarretik
Latie emongotsut. Bermeoko kontserben kata didaktikoa. Ezagutu
hegalabur eta hegaluzearen arteko desberdintasunak. Lata bat
opari.Halandalata. Bermeoko kontserben inguruko asmakizun apustua
kalerik kale. Galdera: egunean bertan argituko da. Sari banaketa:
Lamerako kioskoan 20:30etan.Dinamizatzailea: www.dalata.net
12:30 Musika Eskolako trikitilariak eta pandero-joleak, txistulariak, haize taldea eta koru txikia Lameran eta Portuzarrean.
13:00 Pintxo Lehiaketaren sari banaketa Kioskoan (pintxoak ikusgai Gune Didaktikoan).
13:30 Arrain Azoka I. Ikurriña batelen estropadaren sari banaketa Lamerako Kioskoan.
20:30 Argazki Rallyaren sari banaketa.
.
22:00 Habanerak frontoian Radio Nervionek antolatuta.
MAIATZAK 18, IGANDEA
11:00etatik aurrera Umeen Marrazki lehiaketa BBK-k antolatuta eta Peña
Barrueta Elkartearen laguntzarekin. Izen ematea Gune didaktikoan.12:30 Erraldoiak eta gaiteroak Lameran eta Portuzarrean
14:30 Marrazki lehiaketaren sari banaketa Gune Didaktikoan.
EGUNEKO JARDUERAK
– Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean. 11:30 – 13:00 – 18:00 – 19:00 (igande arratsaldean ez da egongo salmenta itxurarik)
– Irtenaldia Elantxobera itsasontziz Hegaluzen larunbatean eta igandean 12:00etan; eta larunbat arratsaldean 18:00etan Gaztelugatxera. 12 € nagusiak 7€ umeak.
– Iñigo Onaindia AZTIko ikerlari-argazkilariaren argazki erakusketa: ‘Atunaren artisau arrantza: jasangarritasunaren bermea’ Nestor Basterretxea Aretoan 11:00etatik 14:00ak arte, eta 17:00etatik 21:00ak arte
– Mater itsasontzira bisitak, Kofradi Zaharraren aurrean atrakatuta egongo da 11:00etatik
14:00ak arte, eta 17:00etatik 20:00ak arte
GUNE DIDAKTIKOA
– 12:00 – 14:00 Sukaldaritza zuzenean Bermeoko Lanbide Hastapenak antolatuta. Arraina sukaldean zelan erabili era egokian: ostiralean egunerokoan familian, larunbatean lagunen artean sukaldatzeko eta igandean umeentzako.
– 12:00 – 14:00 Mercabilbaoko tailer sentsorialak umeei zuzenduta arrainen ezaugarriak erakusteko. Antolatzailea, Eleizalde Ikastola (ostiralean eta larunbatean).
– 12:00 – 14:00 Marmitakoa arrantzaleen erara prestatuta eta dastatzeko. Eleizalde Ikastolak antolatuta (igandean).
– 11:30 Bokartaren tratamendua eta ezaugarriak ezagutzeko erakusketa, larunbatean eta igandean gune didaktikoan.
– 17:00 – 21:00 Umeei eta gaztetxoei zuzendutako tailerrak itsasoari lotutako gaiak landuta.