Bermeoko sutean kaltetuei laguntzeko zozketa
Egun gutxi barru, apirilaren 11n, Bermeoko Alde Zaharrean gertatutako sutearen urteurrena izango da eta zoritxarreko egun horretan izandako kaltetuei laguntzeko ekitaldi solidario bat egingo da, Bermeoko Kafe Antzokian, 20:00etan.
Bermeo Suten 2013 elkarteak antolatutako zozketa solidarioa egingo da eta horretan Barrueta Arte Elkartearena eta Euskal Akuarelarien elkarteak dohainik emandako artelanak zozkatuko dira. Zozketaren helburua sutean kaltetutako eraikinak birgaitzera laguntzea da.
Lan horiek irailean egindako erakusketa solidarioan salgai egon ziren eta momentu honetan Euskaltelek Zamudioko Parke Teknologikoan duen eraikinean daude ikusgai.
Zozketa horretan parte hartzeko, euro bateko dohaina jasotzen duten tiket batzuk egin dira.
¡¡Anima zaitezte eta parte hartu!! 🙂