Talako Txiringito Tximinoi, irabazlea mozorro lehiaketan!
Zer moduz izaten ari dira Bermeoko Aratusteak 2014? Giroa nabaria da egun hauetan gure herrian, izan ere, Bermeoko Aratusteen programazioak denetariko ekintzak ditu guretzako: dantzaldiak, mozorro jaia, kalejirak eta sorpresa ugari. Eta nola ez, Tabernen eta Denden XIII. Mozorro txapelketa. Martitzenean, goizean, izan zen eta dagoeneko badugu irabazlearen izena: Talako Txiringito Tximinoi izan da, pirata itsasontzi bihurtuta. Zorionak egindako lan izugarriagatik!!! Begira zein ondo atera ziren kalera:
Bigarren eta hirugarren sari bat egon ziren Bermeoko mozorro txapelketan, pirufilandia bihurtutako Naia taberna eta sorgin etxea izan den Gai-Sai taberna, hurrenez hurren.
Zeintzuk izan dira banatutako sariak? Talako Txiringito Tximoniek lagun birentzako egonaldi berezia jaso dute, Naia tabernak lagun birentzako spa tratamendua eta Itsuki irratian 50 iragarkiko publizitate paketea eta Gai-Sai tabernak delicatessen pack saria.
Aurten hamar taberna aurkeztu dira txapelketara eta epaimahaiak honakoak izan ditu kontutan: tabernen apainketen eta mozorroen kreatibitatea, apainketaren orijinaltasuna, erabili diren materialen kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea eta mozorro eta apainketa bat etortzea, besteak beste.
Jaia jarrai dezala!