Igandean, Bermeoko X. Herri lasterketa: Ordutegiak eta ibilbidea
Gabonetako betekada jaisteko unea heldu zaigu bermeotarroi. Datorren urtarrilaren 26an, domeka, Bermeoko X. Herri Lasterketa egingo da, adin guztietako herritarrei zuzendua, eta Bermeoko blog honetan zuen osasuna zaindu nahi dugunez, eta bide batez, ondo pasatzeko aukera aparta dela iruditu zaigunez, Bermeoko herri lasterketaren nondik norakoak biltzeari ekin diogu. Lasterketan parte hartzeko asmoa al duzu? 🙂
Lau lasterketa ezberdin antolatu dira, eta, guztiak Bermeoko Lameratik hasiko dira. Adin guztietako herritarrak parte har dezakete, eta antolatzaileek, gainera, bermiotar guztiak animatu nahi dituzte lasterketan parte hartzera.
Lasterketa nagusia
- 15 urtetik gorakoak
- Irteera: Goizeko 11:00etan
- 8 kilometroko ibilbidea
Gazteen lasterketaÂ
- 11 eta 14 urte bitartekoak
- Irteera: Goizeko 12:30ean
- 1.500 metroko ibilbidea
Txikien lasterketa
- 7 eta 10 urte bitartekoak
- Irteera: 12:50ean
- 800 metroko ibilbidea
Txikien lasterketa
- 3 eta 6 urte bitartekoak
- Irteera: 13:00etan
- 100 metroko ibilbidea
ADI!! 11 eta 14 urte bitarteko gazteek lasterketa nagusian parte hartu ahal dute, beti ere pertsona nagusi baten ardurapean.
Izen-ematea
Parte hartu nahi duenak Bermeoko Araneko kiroldean eman beharko dute izena. Gainera, lasterketa egunean ere apuntatzeko aukera egongo da 10:45ak arte.
Ume, txiki eta gazteen kasuan euro bat izango da eta nagusiek, berriz, bi euro ordaindu beharko dituzte. Izena ematean korrikalari bakoitzari bere dortsala emango zaio, lasterketa egunean eraman beharrekoa. Txikienei ikastetxean banatuko zaie.
Eta lasterketaren amaieran…
… Janaria eta edaria parte-hartzaile guztientzat eta gutxatzeko aukera egongo da Araneko kiroldegian.
Astebururako plan hoberik bai? 🙂 Animatu eta parte hartu herri lasterketan, ederto pasatuko dugu eta!!