Bermeoko iñauteriak 2013: Prest al duzu zure mozorroa?
Hasi da atzerako kontaketa 2013ko Bermeoko iñauteriak ospatzeko. Otsailaren 8tik 12ra bitartean, hamaika ekitaldi antolatu dira Bermeon. Musika doinuek eta mozorroek herriko kaleak koloreztatuko dituzte egunotan. Bermeon iñauterietan zer topatuko dugun jakin nahi al duzue? 🙂 Hemen duzue Bermeoko 2013ko iñauterietako egitaraua:

Lantzeko Inauteriak ospatuko ditugu Bermeon. Iturria: dantzan
2013ko Bermeoko iñauterietako egitaraua
Otsailak, 8 (Barikua)
18:30ean: Umeentzako Antzerkia, “Bihotz-bihotzez”, Begira Antzerki Taldearekin, Bermeoko Kafe Antzokian. Sarrereak 4 euro balio ditu.
Otsailak, 9 (Zapatua)
12:30ean: Lantzeko Inauteriak. Alkartasuna Dantza Taldea eta Bermeotarrak Fanfarrea. Herriko kaleetan zehar.
Otsailak, 10 (Domekea)
13:30ean: Tostada Txapelketa. Ogizko eta Ahiezko modalidadeak. Goiko Plazan. Antolatzailea: Haitz Nagusije.
18:00etan: 3. adinekoentzako dantzaldia. Marfil Bikotea. Bermeoko Kafe Antzokian. Mozorrotuta datozan nagusiei tostadak eta kafea emongo jakez. Mozorrotuta
etorri!!!
Otsailak, 12 (Martitzena)
11:00etatik aurrera: Umeen kalejirak, herriko kaleetan zehar. Sagrado Corazon Ikastetxea, Eleizalde Ikastolea eta San Frantzisko Heri Ikastetxea.
TABERNEN ETA DENDEN XII. MOZORRO TXAPELKETEA: Martitzen goizean epaimahaiak irabazleak zeintzuk diran erabagiko dau
KALEJIREA: TUTATIS, MENORKAKO ZALDIAK: 13:00etatik aurrera, herriko kaleetan zehar
UMEENTZAKO FM DANTZALDIA: Lameran, 17:00etatik 20:00etara.
ERROXAPE ELKARTEA: Tostada eta mozorro txapelketea eta abar, Erreten Lameran, goizez eta arratsaldez
Zertaz mozorrutuko zarete? 🙂 Zuen argazkiak nahi ditugu. ONDO PASA IÑAUTERIETAN eta besarkada handi handi bat bermeotar guztiei!