Bermeoko VI. triatloia: argazkiak korrika, igeri eta bizikletan
Bermeoko triatloiak bere seigarren edizioa bete zuen pasa den larunbatean. Maiatzaren 5ean, Aritzatxu triatloi taldeak antolatuta, parte hartzaileek 750 metro egin behar izan zituzten igerian, 22 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika.
Gizonezkoetan, SVC taldeko Jon Unanue izan zen garaile, Egoitz Zalakain ATT San Sebastianeko triatleta eta Javier Ricarte Saltokiko kideen aurretik. Emakumezkoetan berriz, Estefania Gomez Saltokiko triatleta heldu zen lehenengo helmugara, bigarren Ane Ziaran Eibar Taldekoa eta hirugarren tokian Nerea Murua Codeam talde zarauztarrekoa.
Lehen Bermeotarrak Joseba Madariaga eta Rakel Alzaga izan ziren. Zorionak!!!
Arratsaldeko 4ak aldera ekin zioten lanari eta antolatzaileen hitzetan, giro ederrean bizi izan da aurtengo proba.
Hauexek eguneko irudiak:

Bermeoko VI. triatloiaren podiuma ARGAZKIAK: aritzatxutriatloi.com

Bermeoko VI. triatloia bizikletan ARGAZKIAK: aritzatxutriatloi.com

Bermeoko VI. triatloia uretatik asfaltora ARGAZKIAK: aritzatxutriatloi.com

Bermeoko VI. triatloia korrika ARGAZKIAK: aritzatxutriatloi.com
Aizu, zuk ere argazkiren bat egin ahal zenuen? Hala bada, bidaliguzu eta besteekin batera jarriko dugu! Ongi izan!