Bermeok ate joka ditu Aratusteak
Egun on Bermeo! Aste honetan gure Facebook orrialdean izandako albisteen errepasoa egitera gatoz! Hasteko, Aratusteetako txapelketa entzutetsu batean izena emateko epea zabaldu berri dute. Gainera, twitterren #bermeo hashtag-a erabiltzeak merezi duela gogorarazi digute. Aldi berean, Bermeo Futbol Taldearen argazki bat igorri digute.
Gero eta hurbilago daude Aratusteak. Mozorroek Bermeoko kaleak hartuko dituzte gutxi barru eta dagoeneko Taberna eta Denden XI. txapelketan parte hartzeko oinarri-arauak jakinarazi dituzte.
Otsailaren 21ean, 11:00etatik aurrera, dendak eta tabernak apainduta egon beharko dira. Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek bezpera arte izena eman ahalko dute Gizarte eta Kultura Etxean. Partehartzaileek egonaldiak, afariak eta SPA tratamenduak irabazi ahal izango dituzte, besteak beste. Epaimahaikideek orijinaltasuna, ingurunearekiko errespetua eta apainketaren eta mozorroaren arteko lotura baloratuko dituzte. Hauexek dira Aratusteetako txapelketan parte hartzeko oinarriak:

Taberna eta Denden XI. Txapelketa
Gotzon Monasteriok gogorarazi digu Twitterren oso gutxitan erabiltzen dela #bermeo hashtag-a. Ea denon artean hori konpontzen dugun! Gure herriko albisteak jarraitzeko aukera izan daiteke eta!
Bestalde, Juanvi Romanek Bermeo Futbol Taldearen argazki bat partekatu du aste honetan. Ez dugu gure taldeko mutilak animatu gabe utzi nahi. Aupa txapeldunak!

Juanvi Romanek bidalitakoa
Beste barik datorren astean bueltatuko gara blog honetara Bermeoko orrialdean jasotako guztiak zuentzat biltzera. Bien bitartean, Facebooeko orrialdean izango dugu elkarren berri! Ondo segi 😉