Bermeoko lokala, arrakastatsuena, pasadan asteko Lokaleroak saioan
Bermeoko gazte lokal bat ezagutzeko aukera izan genuen pasadan astean Lokaleroak saioan, hilerriaren inguruan egitekoa zen aparkalekua bertan behera geratu da, The Txo Times aldizkari birtuala ezagutu dugu… hori eta gehiago, xehe-xehe aletuko dizuegu jarraian 😉 Bermeoko facebookeko orrian mintzagai izan duzuen guztia batu dugu aste honetako laburpenan. Hor doa:
Bermeoko gazteak ikusi genituen pasadan astean ETB3-ko Lokaleroak saioan. Horrela aurkeztu genizuen bideoa: ‘Aupa bermiotarrok!! Herriko gaztiek zelan ikusten dauie Bermio? Zelako eritzidxe dakoie herridxeri buruz? Zelan da euren eguneroko bizidxe? Beti dabilzela ta lokalan sartunde, gaurkuen kamarien aurrien imiñi diez eta euren lokalan barrure sartzien itzi doskuie. Elegante ibil’dxiez, hamen bidixue‘ Iban Bilbaok barre pilla egin omen ditu, mezu hauxe utzi digu, ‘Jajajaj!!!!’; eta zueri, gustatu al zaizue Bermeoko lokaleroak bideoa?
Eta gaur bertan ezagutu dugu albistea: Bermeo Lokaleroak saioko bigarren asteko lokal arrakastatsuena izan da. Lokaleroak zozketa oraindik ere irekita dago, gaur amaitzen da bertan parte hartzeko epea. Zer diozu, ez duzu oraindik Bermioko lokalaren aldeko bozka eman? Zeren zain zaude?
Roberto Menendezek berriz, bi lotura partekatu ditu gure orrian. Lehenengoan The Txo Times aldizkari birtuala ezagutarazi digu, bertan Sarean zehar Bermeoren inguruan esaten dena batzen da. Halaber, Bermeoko futbol eskolaren lehen eguneko argazki panoramiko hauxe ere utzi digu. Eskerrik asko Roberto zure ekarpenengatik!
Aste honetako laburpena amaitzeko hilerriaren inguruko aparkalekuaren gaia dakarkizuegu. Pasadan asteazkenean elkarbanatu genuen albiste honetan irakur daitekeenaren arabera, badirudi azkenean ez dela aparkelekurik izango hilerriaren inguruan. Zer deritzozue? Beharrezkoa al da aparkatzeko leku gehiago alde horretan?
Gaurkoz besterik ez, kontatu nahi duzuen oro jasoko dugu datozen egunetan Bermeoko Facebookeko orrialdean eta datorren astean blog honetantxe bilduko ditugu astean zeharreko gaiak. Ongi izan eta udazken egunak gozatu!