Alakranaren epaiketa eta bikotekidea jo eta bortxatzeagatik atxilotuta
Alakranaren epaiketa eta bikotekidea jo eta bortxatzeagatik gizonezko baten atxiloketa dira Bermeoko orrialdeko hesian aste honetako gai nagusiak.
Bermeoko orrialdeko kontu nagusiekin hasteko, izan ere, astean zehar, Alakrana ontzi bermeotarraren bahiketaren inguruko epaiketa egin da eta Joseba Uriartek zera utzi zuen gurean: ‘Alakrana ontzia bahitu zuteneko auzia epaitegian dago, berriz ere amesgaiztoa bizitzera…Animuak hemendik bertan sufritzen egon ziren arrantzaleei’ Gure aldetik ere, besarkada beroa bidali nahi diegu, izan ere, han gertatutakoa berriz ere gogora ekartzea, benetan gogorra izan behar baitu. Bertan duzue aipatutako albistearen inguruko esteka.
Astero egiten dugun laburpenean, ez genuke hurrengo baten horrelako gairik sartzerik nahi, hala ere, gaurkotasunak gure komunitatean agintzen du eta Maite Bazterretxea berak horrela adierazi zuen bere haserrea azken eraso sexistaren aurrean: ‘Emakumeen kontrako indarkeria Bermeon…Aski da! ‘ Atxilotu duten gizonezkoa 30 urtekoa da eta emakumeen kontrako indarkeria delitua leporatzen diote. Hemen duzu Bermeon gertatutako azken tratu txarren inguruko albistea.
Guk, oso bestelako kontuak ekarri genituen hesira, izan ere, zapatuan Bermeoko Kafe Antzokian Seguridad Social talde ezagunaren kontzertua iragartzeko aprobetxatu genuen. Hemen duzue bestelako kontzertuen berri izateko esteka.
Horren harira, Maite Ugalde Bilbaok eta Beñat Mendietak Bermeoko Kafe Antzokia gustuko zutela kontatu ziguten, baita horretarako zituzten arrazoiak ere.
Bukatzeko, Rocio Lopez Vargask Bermeoren inguruan dioena jaso nahi izan dugu: ‘Bermeo, asko gustatzen zait, 7 urte daramatzat bertan eta oso lasaia da eta bermeotarrak (gizonezkoak) oso parrandazaleak dira, jajaja, hori asko gustatzen zait’. Rociok, gizonezkoen gainean emandako iritziari Ane Goikoetxeak andre bermeotarrak ere aparteko arraza batekoak direla esan du, baita label onekoak ere.
Azken berba hauek gaurko laburpena bukatzeko ezin hobeak dira, zuk bestelakoak gaineratu nahi badituzu, badakizu, hemen bertan edota Bermeoko orrialdeko hesian egin dezakezula.
Eskerrik asko eta laster arte.