Gabonetako Loteria, Bermeon
Bertan dugu 2010eko gabonetako loteria zozketa handia. Bermeon, hainbat loteria administrazio daude eta gainera, asko gara loteria txartelak erosi eta saltzen ditugunak, batzuk, kirol taldea dela, edo bestelako elkarte, talde, ikas bidaia… Post honekin zera lortu nahi dugu, guzti honetaz informazioa eman (guztion artean, beti bezala) horrela herrian bertan dauden zenbakiak guztion artean partitu ahal izango ditugu. Nork daki, agian, gustuko duen baten bat ikusi eta gehiago saltzeko balio du baita honek ere.
Lehenengo, Bermeon dauden loteria administrazioak. Guztira 3 daudela ikusi dugu (horrela izango ez balitz, barkatu eta zuzentzen lagundu).
.- 1. Loteria Administrazioa (Pl. Prantzisko Deuna Atea, 1)
– 2. Loteria Administrazioa (Arostegi, 17)
.- 3. Lotería Administrazioa (Zubiaur Tar Kepa, 26)
Gainera, ziur gaude Gabonetako Loteriarako txartelak saltzen dituen, talde, elkarte edo kirol-talde hori ezagutzen duzula edota horietako batetako partaide zarela. Jakin nahi dugu! Post honetan zure iruzkina utzi eta horrela nortzuk zareten eta zenbakia zein den eta non saltzen den jakingo dugu, herrian dagoena zuri esker ezagutuko dugu.
Eta jakina, Gabonetan egokitzen ez bada… 2011ko Erregetako Loteriarekin beste aukera bat izango dugu.
Zorte on! eta edozein modutan ere, osasuna barra-barra.