Euskal Herria dantzan, Alakrana Bermeoren gogoan, Quintron, Eureka Hot
Kaixo guztioi,
Zer moduz? “Zubia” duzue? Horrela bada, aporbetxatu eguna, eta biharkoa ere, garai onak laster igarotzen direlako… Eta, bueno, lanean bazaudete, animo!! Bakarrak ez zarete, hori ere ez ahaztu… 😉 Goazen, asteari ekiteko, Bermeok Facebooken duen orrialdearen hesira, ikusteko zer partekatu duzuen bertan azken egunotan.
Itxaso Apraizek zera esan zuen: “Euskal Herria dantzan. Oso bideo ederra, benetan”. Ez baduzue ikusi, ez galdu. Mutil batek Euskal Herriko zenbait txoko aurkezten ditu. Barregarria eta hunkigarria, aldi berean!!
“Alakrana gehiagorik ez!!!”, esan zuen Mikel Agirresarobe Telletxeak. Ez dugu ahaztuko orain dela urtebete bizitzen ari ginena; eta, jakina, Mikelek esaten duenez, espero dezagun inoiz ez egotea berriro horrela…
Jose Aitor Alberdi Bergarechek hauxe esan zuen: “AUPA BERMEO, AURRERA BETI”. Hitz gutxi, baina ondo esandakoak, benetan!!
Aritz Markaida Bilbaok, ostegunean, hauxe utzi zuen hesian: “GAUR!!!!! QUINTRON & MISS PUSSYCAT ( New Orleans, USA) EUREKA HOT IV (BERMEO) Urriak 7 Octubre, eguena/jueves Nuntxaku Zentrua – Kapilla, 20.30etan “PUNTUAL”, 5€. Hammond/rhodes antzeko piano batekin arma bezala hartuta eta auto bat bezala tuneaturik -claxon, ihes-hodi eta guzti-, perkusioak, bere Drujm Buddy eta txotxongilo armategi batekin, Quintron penintsulara dator Miss Pussycat eta euren txotxongiloekin Louisianako museo batetan grabaturiko diska berriko kantuak aurkezten. Quintron/Miss Pussycat esperientzia erdideskontrolaturiko elektronika kaosa da, eztanda txikiekin, arropa sinestezin eta txotxongilo dibertigarriekin. Underground-aren printzea balitz bezala, Quintron disko musika, garagea, noise eta rocka arraina uretan bezala mugitzen da, instrumentu desberdinak alda batera joaz. Benetako jaia. Arratsalde gaua hasteko Bermeoko Eureka Hot IV taldea izango dugu, soul/funk/punk-aren ayatolah berriak”. Egon zineten bertan? Irudi hau ere partekatu zuen Aritzek:

Aritzek hesian utzitako irudia.
Honela amaituko dugu, gaurkoz; egun batzuen buruan, hona itzuliko gara, Bermeoko hesian ikusitako nobedade guztien berri emateko. Ordura arte!! Mila esker eta gora Bermeo!!