Montrealen ere euskaraz bizi nahi dute!

Gauza jakina da Euskarak eta Euskararen Nazioarteko Egunak geografiaren mugak erraz gainditzen dituela eta, horregatik esaten dugu euskara #mundiala dela. Hori horrela, Montrealeko euskara irakasle bati zer bururatuko eta Euskararen Eguna ospatzeko hiriko txoko eta bazter guztiak euskarazko kartelez betetzea! BEJONDEIZULA!! Etxean, baina kanpoan ere euskaldunok eta euskara maite dugunok geure hizkuntzaren alde egiten dugun lanaren beste adibide bat da hau, eta euskara kalera ateratzeko modu originala, gainera. Ikusi nola ospatu zuten Montrealen Euskararen Eguna!

Argazkiak gustatu al zaizkizue? Bada, hemen clik eginez gero, gisa honetako irudi gehiago ikusi ahal izango diztuzu. Benetan eskertzekoa eta zoriontzekoa irakasle honen lana! Eta badakigu beste askok ere ospatuko zutela munduko beste zenbait txokotan Euskararen Eguna. GORA GURE HIZKUNTZA, GORA EUSKARA!!! Besarkada handi bat guztioi eta bizi pozik!

Ane Santesteban

Share
Published by
Ane Santesteban

Recent Posts

Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan! Euskal atsotitzekin jolasean

Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…

4 years ago

Euskararen aldeko festa handia eta lipdub erraldoia, Tolosan

Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…

7 years ago

Txillardegiren lan osoa digitalizatuta, denon eskura

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…

7 years ago

Euskal blogari onenaren bila, 12 finalista

Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, ​Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…

7 years ago

Amatxo, bularra lasai eta goxo emateko lekuak baditugu

Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…

7 years ago

Sorgina Txirulina, euskara ikasteko

Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…

7 years ago