Categories: sare sozialak

Pagadi: “Tendentziak kolesterola bezala, gutxien espero duzunean agertzen dira”

Mikel Pagadizabal du izena, Euskal Herri osoak Pagadi bezala ezagutzen du eta iragan astean gertatuko “misteriyua”z hizketan aritu gara umoregilearekin. Izan ere, Pagadik abiatutako #Mitozaharrak traolak sekulako arrakasta lortu zuen, Espainiako Estatuko “Trending Topic” zerrendako parte bihurtuz. Topikoak, denok entzun ditugun sineskeriak.. izan zituen ardatz etiketa honek, eta aspaldian euskarazko hashtag batek izan duen ohiartzunik handiena lortu zuen. Bada Mikel Pagadi Trending Topic sortzailea dela dionik ere. 🙂

Nola jakin zenuen #mitozaharrak traola Trending Topic izan zela? Eta zer sentitu zenuen?

Twiterren “trending-topic”ak kontrolatzen duen empresa batek egin zituen menzioengatik. Sentitu: harridura. Adar jotze bat zela uste nuen. Hala ere tredning topic izateak ez du errenta aitorpenerako desgrabatzen.

Nola sortu zen #mitozaharrak traola? Zer lortu nahi zenuen etiketa horrekin?

Tarteka jarri izan ditut traolak, twiterreko ezagun artean jolas moduan ibiltzeko afalostean. Denbora pasa bat besterik ez da izaten. Egun horretan jende askok parte hartu zuen eta eskutatik joan.

Gutxi dira tendentzia izatea lortzen duten euskal hashtag-ak. Nola ikusten duzu euskararen etorkizuna sare sozialetan?

Erabiltzaile ugari daude esparru guzietakoak. Albiste pozgarria da. Espero dut gero eta gehiago izatea euskararen presentzia sare sozialetan.

Oso aktiboa zara Twiterren eta ia 2000 jarraitzaile dituzu. Zein erabilera ematen diozu sare sozial honi?

Egunean gauza pare bat jartzen ditut normalean (zuzenean idazten banaute gehio)
Twitter zer zen ondo jakin gabe hasi nintzen erabiltzen eta erabileraren arabera ikasten joan naiz piska bat.

Segun eta zeini jarraitu, ondo datorkit interesatzen zaizkidan gaietaz informaturik egoteko herramienta ona da (zinea, telesailak, umore formatu desberdinak…) eta ondo datorkit ere bai, egiten ditugun proiektuak jende gehiagori heltzeko.

Ziur buruan badabilkizula eta… pentsatu al duzu tendentzia izatea lortuko duen zure hurrengo traola zein izango den?

Sekula ez dut pentsatu tendentzietan. Batzuetan arrakasta gutxi eta beste batzuetan handia lortzen dute. Tendentziak kolesterola bezala, gutxien espero duzunean agertzen bait dira.

Egun ETB-1eko Airean saioko kide da Pagadi, eta saioan bertan ere #mitozaharrak traola izan zuten hizpide.

#mitozaharrak Kanal pluseko pelikula porno kodifikatua esne-pasadore batekin ondo ikusten da”, hauxe izan zen lehen txioa. Hemen dituzue ikusgai #mitozaharrak traola erabiliz egindako txio guztiak:

Ane Santesteban

Share
Published by
Ane Santesteban

Recent Posts

Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan! Euskal atsotitzekin jolasean

Sormena eta irudimena ez da falta egunotan gure inguruan. Etxean egon behar dugun honetan, ez…

4 years ago

Euskararen aldeko festa handia eta lipdub erraldoia, Tolosan

Galtzaundi euskara taldeak euskararen inguruko festa handia antolatu zuen iragan larunbatean, Tolosan (Gipuzkoa). Ehunka euskaltzalek…

7 years ago

Txillardegiren lan osoa digitalizatuta, denon eskura

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza…

7 years ago

Euskal blogari onenaren bila, 12 finalista

Iparraldeko neska, Berbaratza, Ikusi makusi…zer ikusi?, Etzi pm bloga, Baloreak baloratzen, Hitzak airean, Taxoareko Hitza, Game Erauntsia, Kaixomaitia, ​Iparra, Sarean, Naturzalia dira Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren bigarren…

7 years ago

Amatxo, bularra lasai eta goxo emateko lekuak baditugu

Zenbaitetan albiste izan ohi de amaren bat bere umetxoari bularra emateagatik denda edo lokalen batetik…

7 years ago

Sorgina Txirulina, euskara ikasteko

Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea…

7 years ago