Categories: Aholkuak

Oihuak, sexu-harremanak hobetzeko modua

Sexu-harremanak izatean, pertsona bakoitzak duen jokabidea oso lotuta dago norberaren izaerarekin; lotsatiak isilagoak izaten dira sexu-harremanak praktikatzean, eta izaera irekiagoa dutenek, aldiz, erraztasun handiagoa izaten dute euren sentipenak konpartitzeko.

Horren harira, sexu-harremanak izan bitartean emakume zein gizonezkoek egiten dituzten oihuak aztertuko ditugu gaur Gazteako sexu-blogean; izan ere, ikerketa ugarik diotenez, plazera sentitzean oihukatzeak sexu-harremanak nabari hobetu ditzake.

Kasu gehienetan, sexu-harremanekin plazera sentitzean oihukatzea berezko erreakzioa izaten da; horregatik, emakume eta gizon askok egiten dute oihu orgasmora iristean. Beste kasu batzuetan, lotsagatik agian, plazer hori beste modu disimulatuago batzuetan adierazteko ohitura hartzen dute beste batzuek.

Plazera adierazten duen oihu batek bikotekideari sexu-harremanak izan bitartean bide egokia hartu duela adierazteko modu bat izan daiteke, harremanak izatean gustukoen duguna adieraztekoa. Gainera, giza entzumenari esker, bikotekidearen plazer oihuak afrodisiako baten antzera funtzionatzen dute. Hala ere, kontuz ibili beharra dago, zenbait pertsonarentzat oihuak arreta galtzeko modua baino ez direlako.

Amaitzeko, sexu-harremanak izatean oihukatzeko lotsa gainditu nahi izanez gero, bide egokiena masturbatzean praktikatzen hastea da.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago