Categories: Aholkuakproposamenak

Sexu-harremanak urrutitik

Bikotekide asko bata bestearengandik bizi behar izatean dute lanagatik, ikasketak direla eta, edo beste hainbat arrazoirengatik, baina horrek ez du esan nahi bien arteko pasioa galdu behar denik. Gaur, Gazteako sexu blogean, urruti egon arren sexu grinari eusteko zenbait aholku eta teknikaren berri emango dizuegu.

Hasteko, teknologiak eta batez ere Internetek urruti egon arren sexu-harremanak disfrutatzea ahalbidetzen dute. “Skype” ezagunak adibidez, ordenagailuaren bideo kameraren eta mikrofonoaren bitartez zuzenean eta doan hitz egiteko aukera ematen du. Gizon eta emakume askorentzat oso pizgarria da bikotekidea masturbatzen ikustea eta programa honek hori egiteko aukera ematen du.
Halaber, sexting-a oso ezaguna da. Teknika hau telefono mugikorraren bitartez mezu erotikoak bidaltzean datza. Horrela, bikotekideari berarengan pentsatzen ari garela gogoratzen diogu eta bion sexu grina handitzen da.

Azkenik, dei erotikoak aipatu behar dira. Telefono bidezko sexu-harremanak oso ohikoak dira elkarrengandik urruti bizi direnen artean; bakoitzaren fantasia sexualak ahots iradokitzailea erabiliz kontatzen dizkiote elkarri, esaterako.

Azken batean, irudimen kontua dira teknika hauek guztiak eta bikotekideen arteko komunikazioa areagotzeko bidea. Dena dela, zuen kasuan, mutil edo neska lagunarekin praktikatzeko modukoak iruditzen zaizkizue?

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago