Osteguna, sexu-harremanak izateko egunik onena

Noizbait galdetu diozu zeure buruari asteko zein egunetan diren atseginago sexu-harremanak? Bada London School of Economics and Political Science ikastegiak egindako ikerketa baten arabera, osteguna da sexu-harremanak izateko egunik egokiena.

Ikerketaren arabera, gure gorputzak asteko beste egunetan baino sexu-hormona gehiago produzitzen ditu ostegunetan, eta horregatik bikotekideen arteko sexu-harremanak askoz atseginagoak dira egun horretan. Gizonezkoen kasuan, testosterona maila puntu gorenean dago ostegunetan, eta emakumezkoen kasuan, estrogeno maila bost aldiz handiagoa da.

Baina zergatik gertatzen da hori? Ikerketa egin zuten zientzialariek azaldu dutenez, giza gorputzak barneko erloju moduko bat dauka eta horri esker daki asteko zein egun den. Osteguna asteburutik hurbil dagoenez, egun zoriontsua izaten da jende gehienarentzat. Horren ondorioz, egun emankorra izaten da sexu-harremanak izateko zein bizitzako gainerako alor guztietan.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago