Masturbazioa, sexu-harremanetan

Mutil asko aho zabalik geratzen dira sexu-harremanak izaten ari diren bitartean beraien bikotea (kasu honetan neska) masturbatzen bada, horregatik, garrantzitsua litzateke jakitea koitoa praktikatzerakoan emakumeen masturbazioa ohikoa dela.

Neska gehienak klitoria igurtzita iristen dira orgasmora eta askotan mutilarentzat, sarketa praktikatzean, sexu jarreraren arabera, ez da lan erraza izaten klitoria ukitzea. Kasu horietan emakumeak, inoren laguntzarik gabe, laztandu behar du bere gorputza.

Dena den, komeni da bikotearekin mota honetako egoerei buruz hitz egitea. Neskak argi utzi behar du masturbazioak ez duela zerikusirik mutilak ohean erakusten duen jarrerarekin. Hau da, mutilak garbi jakin behar du bere bikotea orgasmora iristeko bide errazago bat bilatzen ari dela, besterik ez. Gainera, kontutan izan behar dugu larrua jotzerakoan neskak masturbazioa praktikatzea ez dela mutilarentzat arazo bat izan behar, azken honek asko gozatuko baitu neska disfrutatzen ari dela ikustean.

Beste aukera bat mutilak neska masturbatzea da. Neskak mutilaren eskua heldu eta berak nahi duen tokira eraman dezake. Eta azken aukera bat bibragailu batekin jolastea litzateke.

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago