Categories: 1

Sexua airean, baina era esklusiboan

Amerikako Estatu Batuetako hegazkin-konpainia batek airean sexu-harremanak izatea ahalbidetzen duen zerbitzua dauka martxan. Flamingo Air izeneko enpresak, 425 dolar balio dituzten bidaiak saltzen ditu. Prezio horren truke, ohea, txanpan botila bat eta txokolateak lor ditzake bezeroak.

Konpainiako pilotuen esanetan, gortinen atzean gertatzen ari dena ez da beren interesekoa. Euren lana abioia leku batetik bestera eramatea da eta profesionaltasunez egiten dute. Hala ere, eraman beharreko kaskoak “asko eskertzen” dituztela adierazi dute horietako baztuek.

Pelikuletan ikusi ohi denaren ordez, abioiko komun ñimiñoan sartzen den bikotea, konpainia honek erromantizismo ikuspegi bat eskaintzen du. Lasaitasun handiz, intimitatean, ohe baten gainean eta janari zein edari goxoekin gertaera bereziren bat ospatzekoa hain zuzen ere.

Arrakasta handia izan du ekimen honek. Izan ere, jadanik 21 urtez eskaini du mota honetako zerbitzua Flamingo Air enpresak. Eta zu, animatuko al zinateke horrela hegan egitera?

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago