Errol aktiboa edo pasiboa, zein aukeratu?

Pertsona batekin solasean zaudela, sexuan burutzen duzun errola zein den galdetzea gerta liteke: aktiboa (sarketa burutzen duena) edo pasiboa (sarketa burutzen dioten pertsona)? Baina, bi munduen onena konbinatzen duen hirugarren errol bat dago: aldakorra, aktiboa eta pasiboa izatea gustatzen zaion gizona.

Oraindik ez baduzu lehenengo harreman homosexualik izan, galdera honi erantzutea garrantzitsua da zure lehentasun sexualekin bat egiten duen bikotekide bat aurkitzeko. Dena den, beti ez da beharrezkoa etiketa definitu bat izatea. Gorago esan bezala, aldakorra bi moduetan sexua izan dezakeen pertsona da, eta bi moduetan disfrutatzen du.

Aktiboa, pasiboa edo aldakorra zaren zehaztea ez da ezaugarri fisikoen kontua, lehentasun pertsonalena baizik. Pertsona batek gizonezko itxura eta jarrera izateak ez du esan nahi gay aktiboa denik, eta modu berean, ahulagoa edo emakume jarrera duenak, ez du zertan errol pasiboa bete behar.

Eta nola jakin zein den zure errola? Hori jakiteko modu onena eta bakarra probatzea da. Proba ezazu zure bikotekidearekin, eta adimena izan ezazu irekia, ez joan ohera buruan ideia batzuk dituzula. Horrela, zure bikotekideak eta zuk modu natural batean deskubritu ahal izango duzue zein den plazer handiagoa ematen dizuen errol sexuala.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago