Categories: Aholkuakproposamenak

Ahalmen sexuala hobetzeko ariketak

Erlaxatzeko eta berotzeko ariketa bereziak lagungarri izan daitezke sexua izateko garaian, eta modu natural eta eraginkorrak dira. Bereziki, disfuntzio zutikorraren arazoak dituzten gizonezkoentzat izango dira lagungarri ariketa hauek.

Horrela, bikote batean laguntza eman diezaioke batak besteari, bien arteko elkar ulertze eta konfiantza hobetzeko. Honek inpotentzia psikologikoa duen gizonezkoari autoestimua indartuko dio.

Ariketa hauek ez dira oso biziak, leunak, lasaigarriak, eta bereziki, kitzikagarriak baizik. Egin itzazu ariketa hauek zure bikotekidearekin logelan, itzali mugikorra, eta jar ezazu musika sentsuala.

-Plazer ez genitala: Kendu ezazue arropa. Etzan zaitez behera begira, zure bikotekideak laztandu eta musuka zaitzan, modu leun eta ezti batean, hanketatik hasita bururaino. Ondoren, jarri zaitez gora begira, eta berak musu eta laztanekin jarrai dezala. Kontuz, zure titipuntak eta genitalak ukitzea saihestu behar duzu. Kontzentratu zaitez, eta ukitua izatean ze ondo sentitzen den sentitu ezazu. Ondoren, zure txanda da bikotekidea laztantzeko.

-Plazer genitala: Biok erabat eroso eta erlaxatuta zaudetenean, hasi zuen genitalak ukitzen, baina ez burutu sarketa. Erekzio baten ondorioz dagoen tentsio sexuala kontrolaezina bada, esan zure bikotekideari masturbazioari ekiteko.

-Koito arina: Biok sentitzen duzuen plazer genitalaz gozatzen jarrai ezazue, azken pausuari hasiera emateko prest zaudeten arte. Hartu behar duzuen denbora eta goza ezazue segundo bakoitza.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago