Categories: Aholkuak

“Nire aitarekin amets erotikoak izaten ditut. Lagunduko didazue?”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoa gure irakurle baten zalantza argitzen saiatu da. Oraingoan neska gazte batek idatzi digu, bere aitarekin amets erotikoak izaten dituela esanez. Adi, Olatz Berastegi sexologoaren erantzunari:

Irakurlearen zalantza:

“Kaixo

Azkenaldian gauza oso arraroa pasau jata. Gutxi gorabehera birritan edo hirutan nire aitarekin amets erostikoak izan ditut. A ze txarto! Ametsean gusturo neuan, baina, gero zer amestu dotan pentsatzian ze gaizki pasau dotan. Zoratuta nau? Psikologoari bisitxia einbijotzat? Nire aitak no me atrae, para nada, baina zegaitxik amestu dot hori ba? Arduratzekua badan esan ein e!”

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo

Nik ez dakizkit ametsak interpretatzen baina inondik inora amestu dugunaren interpretazioa ez dugu errealitatera eman behar, ametsetan gertatu den bezala. Hau da, zure aitarekin amets erotikoak izateak ez du esan nahi hori errealitatean gerta dadin nahi duzunik ezta gutxiago ere.

Ametsak, eta fantasiak ez dira errealitatea, hau da ametsetan gertatu zaizuna ez da zure errealitatean ematen dena, zuk esaten duzu zure aitak ez dizula erakartzen, beraz, argi daukazu sentitzen duzuna. Amestutakoa sinbolikoki interpretatu dezakezu, ez dakit zein momentutan zauden, aitaren paperak zure bizitzan, gizon bezala zein ezaugarri dituen, gustuko dituzun ala ez…

Baina lasai, ez duzu psikologorik behar. Ametsak, fantasiak dagokion lekuan kokatu behar ditugu, eta hortik interpretatu. Errealitatea aztertzerakoan, zuk argi daukazu zure aita ez zaizula gustatzen, beraz hortik abiatu.

Ondo izan”.

Karmele Gurrutxaga

View Comments

  • lasai neska nire ustez ez da arduratzekoa ametsak besterik ez dira ahaztu dena,bale?
    eta ez arduratu.

  • Ikaragarria da nola gaur egungo psikologoek Freuden teoriak erabat baztertzen dituzten. Kasu hau, gustatu ala ez, "Elektra-konplexu" argia da. Ametsetan gure inkontzientera bidaltzen ditugun gauzak azaleratzen dira, eta kasu honetan, nahiz eta ametsen hizkuntza metaforikoa izan, bere aitarekin maiteminduta dagoela antzeman daiteke. Hau normala da umeen kasuan, baina adin batera heltzerakoan arazo emozional asko sortu ditzake. Hau zure kasua bada, Jodorowskik kasu hauetarako soluzio bat proposatzen du, berak aztertutako kasuetan arrakasta duena: zure aitaren arropa zure bikotekideari jarri eta berarekin sexua izan "pulsio sexuala" modu metaforikoan burutzeko.

  • hi jokin ze esatek?hi pitzatuta hao motel neska ikaratu egingo dek,lehen esandakoa ametsak besterik ez dira.

  • Aupa Jokin!

    Hobena zea! hoi bai, espero det teoria hoik danak zure burui re aplikauko dizkiozula... Bestela, "konsejos vendo y para mi no tengo", ala?

    Nere aholkue irakurlentzako hau izango litzeke: utzi drogak!

  • Ametsak ezin dia kontrolatu, beraz, zertako kezkatu?? Don't worry, be happy!!
    Baina Jokin pixkat flipadillua ez? Zer zea, Freuden diszipulua?

  • Apa! Tranki egon.. bote prontuan pasatzen jatzuna irakurtzian, apur bat txokantia da, baina lasai, Txusek dioen moduan, ametsak ametsa dia eta ez errealitatia....

Share
Published by
Karmele Gurrutxaga

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago