Categories: AholkuakBitxikeriak

Nola zoratu zure bikotea ohean?

Akabo Bakea saioko “Luzia eta Sexua” tarteak indartsu hasi du urtea. 2014an sexu kontuetan behar bezala aritzeko, neskei eta mutilei ohean zer gustatzen zaien azaldu zigun Luziak asteleheneko saioan.

Mutilen artean “hirukotea” da praktika arrakastatsuena. Inkestek erakusten dutenez, mutil gehienek aparteko kuriositatea dute bi neskarekin batera oheratzeko, nahiz eta askotan amets hau errealitate bihurtzeko gai izaten ez diren.

Horrez gain, ikusmenak paper garrantzitsua betetzen du mutilen sexu harremanetan. Neska bat biluzik ikusteak, eskote zein minigona batek edota lentzeriak, mutilen libidoa pizten laguntzen dute. Eta nola ez, entzumenak ere garrantzia du; alegia, sexua praktikatzen dauden bitartean adibidez, bikotearen ahotik hitzen edo hasperenen bat entzutea, besteak beste.

Aipatutakoaz gain, beharrezkoa da baita ere mutilaren gorputza behar bezala esploratzen ikastea, eta gizonezkoen puntu erogenoak “martxan jartzea”. Horren harian, G, F eta O puntuak non dauden azaldu zigun Luziak.

Neskei buruz ere aritu zen urtarrilaren 7ko saioan.

Zer da sexuan neskek nahi dutena?

Gorputza musukatzea atsegin dute neska gehienek, eta sexu harremanak izaterakoan presa barik aritzea. Entzumen kontuetan ere finak dira emakumeak. Kasu askotan, hitz politek eta berba erotikoek harremana hobetzen lagun dezakete.

Baina zein da neska bat zoratzeko sekretua? Behin ikusmena eta entzumena aseta eta harremana berotuta, klitorian jarri dezakete arreta mutilek. Ahoarekin, eskuekin zein zakilarekin klitoria suabe laztantzea, neska poz-pozik uzteko sekretuetako bat izan daiteke. Beti ere, sarketa praktikatzean ere, puntu erogeno honekin ahazten ez badira, behintzat.

Halere, badira neskak txora-txora eginda uzteko beste hainbat taktika. Zeintzuk?

Entzun asteleheneko saioa! Merezi du eta!

erotikus

View Comments

  • Aupa,

    Oso interesgarrie pornoi buruz esan zenduna, baño ni hasarrau itten naiz nere mutile pagina pornotan ibili dala enteatzen naizen bakoitzen. Ze kristo? Ez al dauke nahikoa etxen daukenakin?

    Oso politte iruitzen zait esan zenduna, espazioa eman behar zaiola mutilei ta nahizuna, baño inposiblea iruitzen zait. Birtualki adarrak jarri dizkitela iruitzen zait...

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago