“
Filosofia horrek ez dauka zerikusirik sexu tantrikoarekin, eta honako fase hauek izan beharko lituzke harreman sexual egoki batek:
Beroketa fasea (15 minutu inguru)
Lehenik eta behin, garrantzitsua da norberaren gorputzeko atalak miatu, beste ezertan hasi aurretik. Hala, plazer gehien non sentitzen dugun jakingo dugu, bakarka gozatu nahiz bikotekideari adierazteko. Era berean, harremana sexualari ekin aurretik, oso gomendagarria da sentsualitateari eta erotismoari arreta berezia jartzea, orgasmoari bidea zabaltzeko.
Koitoa (15 minutu, gutxi gorabehera)
Koitoaren garaia iristen denean, arnasa eta erritmoa lasaiak izan daitezen saiatu beharko genuke. Sakon arnasa hartu eta atsedenaldiak egin daitezke. Halaber, postura bat baino gehiago probatzea proposatzen du ‘Slow Sex’ joerak.
Erlaxazioa
Harreman sexuala ez da amaitutzat jotzen orgasmoa sentitu eta berehala. Ondoren, hamar minutu inguru igaro beharko genuke elkarrekin erlaxatzen, koitoa bukatu ostean
Dena den, teoria horiek oso ederrak diruditen arren, egia da beroaldi azkarren ondorioz, sexu-harreman arinetara jotzen dugula sarri. Bitxikeria gisa, bat-bateko harreman horietarako toki ohikoenak errepasatuko ditugu.
Esate baterako, jatetxe eta dendetako komunak irtenbide egokia izan daitezke beroaldiak baretzeko. Geroz eta gutxiago geratzen diren arren, badira telefono-kabinaren batean ibili direnak ere. Aukera izanez gero, igogailua, lantokia, diskoteka, gimnasioa, zinema, hotela, dutxa eta bulegoa ere leku aproposak dira. Azkenik, nork ez du autoan proba egin behin edo beste?
Zein duzue gustukoen?
Entzun asteleheneko “Luzia eta sexua” saioa!
Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…
Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…
Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…
Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…
Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…
Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…
View Comments
22 urteko gazte bat naiz eta uste dut "precoz" naizela eta kriston lotsa daukat honetaz, gainera mikro zakila eta fimosisa gaixki operatua det, "frenillo"a kendu zidaten; hala ere, ez zait atzeraino joaten.
Depresio endogenoa jasan det, "recaida" batekin, eta kristoin zerikusia somatzen diot, orain medikazioarekin zoriontsu naiz baina sexu harremanak edukitzeko ez naiz jaioa. Gustatuko litzaidake gomendioren bat zure partez... Beti buruan dudan gauza da eta ez diot soluziorik aurkitu oraindik! Eskerrak horrelako blog-ak daudela!