Categories: Aholkuak

Sexua, ur azpian

Emakumeek zein gizonek izan ohi duten fantasia ohikoenetako bat sexua uretan izatea da. Dela hondartzan, dela igerilekuan edota jacuzzian, urak erraztasun eta morbo handia ematen du. Postura berri eta akrobatikoak probatzeko aukera ematen du, eta inguru erromantikoak ere laguntzen du askotan. Halere, badaude kontuan hartu beharreko gako batzuk ur azpiko sexuaz gozatzeko.

Lubrikazioa: Askok urak lubrikazio gehigarri lana egiten duela uste duten arren, egia esan, kontrakoa gertatzen da. Urak emakumeen lubrikazio naturala oztopa dezake. Horregatik, gomendagarria da labaingarriren bat erabiltzea. Gainera, garrantzitsua da sarketaren aurretik laztanekin jolasten aritzea, biak naturalki lubrikatuta ere egoteko.

Igerileku batean sexu harremanak izateko asmoa izanez gero, kontuz ibili behar da gai kimikoekin, kloroarekin esaterako. Honek narritadurak sor ditzake, eta horregatik aditu askok igerilekuetan aho bidezko sexua izatea gomendatzen dute. Estimulu gehiago jasotzen dira, batez ere gizonezkoek, eta seguruagoa da.

Dutxak sexua zutik izateko aukera bikaina eskaintzen du, busti bitartean harremanak izateko, urak traba egin gabe. Halere, gogoratu ez irristatzeko zerbait jartzea lurrean eta heldu ahal izateko euskarriren bat izatea inguruan.

Askoren fantasia gogokoena den arren, itsasoan sexua izatea ez da horren erraza. Hondarrak narritadura eragin dezake emakumeen baginan, eta baita ur gaziak ere. Horregatik sexua ur ertzean edota gerriraino sartuta izatea gomendatzen da.

Eta azken gomendioa, eta garrantzitsuena: beti erabili behar da babesa sexu harremanak izateko. Egia da gizonezkoa uretan isurtzen bada, emakumearen baginatik kanpo, espermatozoideak hil egiten direla. Halere, uretan ere beharrezkoa da preserbatiboa erabiltzea, eta onena hau uretatik kanpo eta zakila tente dagoenean jartzea da.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago