Sexu-harremanek bizi-itxaropena handitzen dute

Seguruenik, sexu-harremanek bizitza luzatzen dutelako zurrumurrua entzun duzue noizbait. Oraingoan, Harvard unibertsitateko ikerlari talde batek zurrumurru hori egiaztatu du. Ikerketaren arduradunak medikuntzaren eta bizimoduaren arteko harremana aztertzen duen graduondoko ikastaro bateko ikasleak dira, eta euren lanaren emaitza argia da: aldizkako sexu-harremanek bizi-itxaropena handitu dezakete.

Dirudienez, sexu-harremanak praktikatzean giza gorputzak kanporatzen dituen substantzia biokimikoek zenbait zelula indartzeko ahalmena dute, eta horren ondorioz, astean gutxienez hiru alditan sexu-harremanak izaten dituztenen bizi-itxaropena hamar urte luza daiteke.

Gainera, beste hainbat onura omen dituzte sexu-harremanek osasunari dagokionez: sistema kardiobaskularra hobetzen dute, arnas aparatua indartzen dute, eta depresioari eta antsietateari aurre egiten lagundu dezakete.

Ikerketaren arabera, onura horiek guztiak areagotu egiten dira sexu-harremanak astean behin baino gehiagotan izaten direnean. Halaber, ikerketaren emaitzek frogatu dute kontu hau ez dela adinaren araberakoa: sexu-harremanak onuragarriak dira adina edozein dela ere.

erotikus

View Comments

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago