Birjintasuna galtzeko hiru era

Laura Carpenter soziologoak Perdida de la virginidad, un retrato intimo de las experiencias sexuales liburuan kontatzen duenez, lehenengo sexu harremana ahaztezina izaten da guztiontzat. Honen hitzetan badira sexuaren munduan debuta egiteko hiru modu ezberdin:

1. Askorentzat ustekabea izaten da lehenengo aldia. Bada jendea desilusioa hartzen duena. Horrek aurrerantzean sexua gogo gutxirekin hartzea eragiten du maiz eta 45 urte inguru betetzean beste harreman mota batzuk edota beste sexu praktika batzuk bizitzeko gogoa izaten dute perfil honetan sartzen diren pertsonek.

2. Beste batzuentzat lehenengo aldia ikastaldi luze baten hasiera baino ez da izaten. Positibotzat jo ohi dute lehenengo aldia, nahiz eta lehen harreman hori oso “atsegina” ez izan. Modu horretan, sexualitate natural bat abiatzen dute, aurreiritzirik gabekoa.

3. Amaitzeko bada hirugarren talde bat. Pertsona askok berandura arte itxaroten dute birjintasuna galtzeko eta horrek lotsa eta beldurra eragiten die momentua heltzen denean. Horregatik, nahiago izaten dute gustuko ez duten pertsona batekin oheratzea eta askok putetxeetara jotzeko ohitura dute. Lehenengo esperientzia bizi ostean, beraien sexualitateak zalantzazko norabidean jarraitu ohi du.

erotikus

Share
Published by
erotikus

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago