Categories: 1

Orgasmoa kirola praktikatzean

Jakina da emakumeek orgasmoak izateko gaitasun handia daukatela. Orgasmora iristeko ohiko bidea genitalen estimulazioa eta  fantasiak izan arren, Indianako Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak) egindako ikerketa batek kirola praktikatzeak ere horretan laguntzen duela frogatu du.

Debby Herbenickek (ikerketaren arduraduna) azaldu duenez, orgasmora iristea ahalbidetzen duten ariketa fisiko ohikoenak abdominalak egitea, soka batetik gora igotzea, bizikletan ibiltzea, yoga praktikatzea eta pisua jasotzea dira. Horren ustez, ikerketatik ondorioztatutako datuak oso interesgarriak dira: “Emakumeen gorputz esperientzien inguruan gauza gehiago ezagutzen lagundu dute”.

Ikerketa gauzatzeko, 370 emakumek egindako inkestak kontuan hartu dituzte. Emaitzen arabera, hamar emakumetik lauk izan dituzte orgasmoak behin baino gehiagotan kirola egin bitartean; horien erdiak, abdominalak egitean.

Ikerketa honen berri izan ondoren, erakargarriago egiten al zaizu gimnasiora joatea?

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago