Categories: 1

Maitemintzea = Lagunak galtzea?

Oso arrunta da maitemintzean bikotekidearekin gehiago egotea lagunekin baino. Denborak aurrera egiten duen heinean, lagunekin izandako harremana gero eta txikiagoa da eta askotan, adiskidetasuna galdu egiten da. Oxford Unibertsitateko (Ingalaterra) ikertzaile talde batek ohitura honen inguruko ikerketa egin du eta emaitzak jakinarazi ditu.

Robin Dunbarek, ikerketa lanaren arduradunak, azaldu duenez, pertsona batek normalean hurbileko bost lagun ditu. Bikotekidearekin harremana hastean, lagun kopurua murriztu egiten da eta batez beste bi lagun galtzen dira haiekiko harremana kaltetzen delako.

Ondorio horietara heltzeko, ikertzaile talde honek sare sozial batzuk aukeratu eta erabiltzaileek adiskideekin dituzten harremanak aztertu ditu. Emaitzen arabera, maitasun harremanak dituzten pertsonek batez beste hurbileko bi lagunekin zuten harremana galdu dute. Dunbarren esanetan, horren arrazoia argia da: bikotekidearekin zenbat eta denbora gehiago pasatu, duzunean, lagunei  arreta txikiagoa eskaintzen zaie eta harremana azkar kaltetzen da.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago