Udan ohikoak dira baginako infekzioak

Edozein denboralditan harrapa daiteke baginako infekzioa, baina udan arriskua askoz handiagoa da. Eta zein da horren arrazoia? Igerilekuan eta hondartzan egoten gara, eta denbora luzean baginako eremua hezetasunean egoten da. Hori da infekzioen eragileetako bat.

Tenperatura altuek eta hezetasunak baginako flora ahultzea eragiten dute, modu horretan zonaldea gutxiago babesten da, eta infekzioak errazten ditu.

Nola saihestu baginako infekzioak udan

Udan baginako infekzioak saihestu nahi badituzu, hemen dituzu aholku batzuk:

-Arropa estua saihestu: Izerdia askoz handiagoa izan ohi da udan, eta are gehiago erropa estuarekin. Horregatik, jantzi lasaiak eta transpiratzen dutenak eramaten saiatu.

-Algodoizkoa den barruko arropa erabili: Kuleroak eta tangak %100 kotoizkoak izatea komeni da, hauek haizea pasatzen uzten dutelako, likra edo nailona ez bezala.

-Baginako dutxak saihestu: infkezio arriskua handitzen da.

-Sexu-bikote egonkorra eduki: ez da kontserbadorea izateagatik, baina bikote egonkor bat askoz gomendagarriagoa da latexik gabeko sexu-harremanak izateko. Bikotekidez maiz aldatzen baduzu, erabili kondoia.

-Garbitasuna sexua baino lehen eta ondoren: sexu-harremanak izan baino lehen eta ondoren, izan ezazu garbitasun egoki bat zonaldean, eta baita zure bikotekideak ere.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago