Udan ohikoak dira baginako infekzioak

Edozein denboralditan harrapvaginitis-300x226a daiteke baginako infekzioa, baina udan arriskua askoz handiagoa da. Eta zein da horren arrazoia? Igerilekuan eta hondartzan egoten gara, eta denbora luzean baginako eremua hezetasunean egoten da. Hori da infekzioen eragileetako bat.

Tenperatura altuek eta hezetasunak baginako flora ahultzea eragiten dute, modu horretan zonaldea gutxiago babesten da, eta infekzioak errazten ditu.

Nola saihestu baginako infekzioak udan

Udan baginako infekzioak saihestu nahi badituzu, hemen dituzu aholku batzuk:

-Arropa estua saihestu: Izerdia askoz handiagoa izan ohi da udan, eta are gehiago erropa estuarekin. Horregatik, jantzi lasaiak eta transpiratzen dutenak eramaten saiatu.

-Algodoizkoa den barruko arropa erabili: Kuleroak eta tangak %100 kotoizkoak izatea komeni da, hauek haizea pasatzen uzten dutelako, likra edo nailona ez bezala.

-Baginako dutxak saihestu: infkezio arriskua handitzen da.

-Sexu-bikote egonkorra eduki: ez da kontserbadorea izateagatik, baina bikote egonkor bat askoz gomendagarriagoa da latexik gabeko sexu-harremanak izateko. Bikotekidez maiz aldatzen baduzu, erabili kondoia.

-Garbitasuna sexua baino lehen eta ondoren: sexu-harremanak izan baino lehen eta ondoren, izan ezazu garbitasun egoki bat zonaldean, eta baita zure bikotekideak ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude