Etiketaren artxiboa: gomendioak

Udan ohikoak dira baginako infekzioak

Edozein denboralditan harrapvaginitis-300x226a daiteke baginako infekzioa, baina udan arriskua askoz handiagoa da. Eta zein da horren arrazoia? Igerilekuan eta hondartzan egoten gara, eta denbora luzean baginako eremua hezetasunean egoten da. Hori da infekzioen eragileetako bat.

Tenperatura altuek eta hezetasunak baginako flora ahultzea eragiten dute, modu horretan zonaldea gutxiago babesten da, eta infekzioak errazten ditu.

Nola saihestu baginako infekzioak udan

Udan baginako infekzioak saihestu nahi badituzu, hemen dituzu aholku batzuk:

-Arropa estua saihestu: Izerdia askoz handiagoa izan ohi da udan, eta are gehiago erropa estuarekin. Horregatik, jantzi lasaiak eta transpiratzen dutenak eramaten saiatu.

-Algodoizkoa den barruko arropa erabili: Kuleroak eta tangak %100 kotoizkoak izatea komeni da, hauek haizea pasatzen uzten dutelako, likra edo nailona ez bezala.

-Baginako dutxak saihestu: infkezio arriskua handitzen da.

-Sexu-bikote egonkorra eduki: ez da kontserbadorea izateagatik, baina bikote egonkor bat askoz gomendagarriagoa da latexik gabeko sexu-harremanak izateko. Bikotekidez maiz aldatzen baduzu, erabili kondoia.

-Garbitasuna sexua baino lehen eta ondoren: sexu-harremanak izan baino lehen eta ondoren, izan ezazu garbitasun egoki bat zonaldean, eta baita zure bikotekideak ere.

Nola funtzionatzen dute krema indartzaileak?

Bikotekide batzuk plazer sexuala arehot-v-activ-hombre-crema-potenciadora-de-la-ereccionagotu nahi dute eta harreman sexual dibertigarriak izan nahi dituzte jostailuak, gelak eta kremak erabiliz. Elementu hauek sexu-harremanak izateko garaian sentsazioak hobetzen laguntzen dute, horregatik beharrezkoa da bere funtzionamendua ezagutzea eta hauek erabiltzen hasi baino lehen espezialistarekin kontsultatzea.

Krema eta gel indartzaileak L-Arginina izeneko substantziarekin eginak daude, eta gizonezkoen atalaren tentetasuna eta emakumeen klitorisa handitzen du, horrela lubrifikazio hobea lortuz. Hauek ere eremuen sentsibilitatea handitzen dute, modu horretan kitzikapena eta plazer sexuala hobetuz. Izan ere, genitalak estimulatzean orgasmoa errezagoa da.

Krema hauek lubrifikazio naturala galtzen duten emakumeei gomendatzen zaizkie, adibidez: menopausiaren kasuan eta kitzikatzeko arazoa edo libidoaren murrizketa duten bikoteen kasuan. Kontraindikazio batzuk izan ditzazke krema hauek erabiltzea, beraz, erabiltzen hasi baino lehen espezialista batekin kontsultatu beharra dago.

L-Arginina substantzia egunero har daiteke konprimituetan, baina emaitza berdinak lor daitezke emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako krema indartzaileak erabiliz. Emakumeen kasuan, klitorisaren eremuan kremak edo gelak ematea gomendagarriagoa da plazer sexuala hobetzeko.