Categories: Aholkuak

“Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoak irakurle baten zalantzari erantzun dio. Oraingoan neska gazte batek pilula hartzen denetik sexurako gogoa galdu duela eta idatzi dugu. Hona hemen Olatz Berastegiren erantzuna.

Zalantza

Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da. Inoiz ez dut gogorik edukitzen eta arduratuta nago. Pilularekin zerikusia izan dezake? Eta nola berreskuratu dezaket sexurako gogoa? Ez al dira konpatibleak antisorgailuak eta sexurako grina? Horrla bada, akabo!

Mila esker

Erantzuna

Kaixo, lehenengo gogo sexuala murriztu zaizula komentatzen duzu. Eta gertaera honek pilulekin zerikusia duen jakin nahi duzu.

Nik hau ontzat eman baino lehen, zure buruari galdera batzuk planteatu nahi dizkiot:

1- Gogo sexuala murriztu zaizula esaten duzunean, zeri egiten diozu erreferentzia (harreman sexual genitalei, kontaktu mota guztiei- hau da, muxuak, laztanak, igurtziak…-)

Askotan, ez da gogo sexuala ez dugunik, baizik eta zehaztu behar dugula zertarako gogoa daukagun.

2-Noiztik somatzen duzu gogo sexual falta? Hau zure bikotearekin gertatzen zaizu? Edo, orokorrean ez duzu gogorik ?Askotan gerta daiteke, bikotearekin dugun harremanean gorabeherak edukitzea eta horren ondorioz berekin harreman sexualak edukitzeko gogo asko ez edukitzea. Hau puntuala izan daiteke, bikotean harreman sexualak edukitzeko gogoa ere aldatzen delako, bizi dugun unearen arabera (bikotearen egoera, bakoitzaren egoera pertsonala, profesionala, …). Inondik inora ere ez dugu arazo bezala bizi behar hori, une ezberdin bat bezala bizi dezakegu.

3- Zure memento pertsonala- Indarrak, gogoak, non dituzun aztertu ( lana, ikasketak, familia)

Faktore guztiak aztertu eta analisi txiki bat egin, zure egoera zein izan daiteken ikusteko. Horrez gain, eta faktore horiek kontuan hartuta, pilulen eragina azter daiteke, pilulen hormona kantitateak gure gorputzean eragina izan dezakelako. Horretarako, denbora tarte batean pilulak hartzeari utzi, eta beste metodo batzuk erabili, ea zer sentitzen duzun.

Antisorgailu metodo ezberdinak daude, eta denak ez dira egokiak guztientzat. Pertsona bakoitzak bere beharrei, bizimoduari, erosotasunari egokitzen zaion metodoa aukeratu behar du eta, noski, noizbehinka metodoa ere alda dezakegu.

Karmele Gurrutxaga

Share
Published by
Karmele Gurrutxaga

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago